OkupaTU Gasteiz Eguna debekatu du Gasteizko Udalak

  • “Zentsura politikoa” salatu dute OkupaTU Gasteiz Eguneko antolatzaileek, jaiaren plangintza tekniko guztia behar bezala zegoela eta baimenak iaztik onartuak zituztela arrazoituz. Gasteizko hainbat herri-eragileren urteurrenak aprobetxatuz, jai bateratua prest zuten urriaren 6rako Hala Bedi (35 urte), Gaztetxea (30 urte), Auzolana (10 urte) eta Errekaleorrek (5 urte). Hala Bedin jaso dutenez, datozen egunetan azalpen gehiago emango dituztela eta urriaren 6an OkupaTU Gasteiz Eguna egin egingo dela adierazi dute antolatzaileek.


2018ko irailaren 19an - 13:50
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Oraindik ez dakite zehazki zer egingo duten, baina urriaren 6an OkupaTU Gasteiz izango dela ziurtatu dute. “Eskubide urraketa salatzeko” eta gertaera hauen nondik norakoak zehazteko, azalpen gehiago emango dituzte hurrengo egunetan.

Dinamikaren izena ez du gustuko Udalak

Antolatzaileek kontatu dutenez, jaia iragarri eta egun berean, Udaletik deia jaso zuten, egun horretan ez zela festarik izango esateko, “eta besteak beste dinamikaren izena argudiatu zuten”.

Beheko kartelean ikus daitekeenez, kontzertuak, umeentzako jolasak, bazkari herrikoia, kale animazioa, tailerrak, DJak, azoka… aurreikusten ditu OkupaTU Gasteiz Egunak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!