Emakumeak borrokan

Oiolako urtegiaren arazoa konpontzeko eskatuko dute Europako Legebiltzarrean

  • Joan den azaroan Marina Albiol (Izquierda Unida) eta Josu Juaristi (EH Bildu) europarlamentarioen bisita jaso eta gero, Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren Aldeko Plataformako zenbait kide Europako Parlamentuan izango dira martxoaren 14 eta 15ean, bertako Eskaera Batzordean Oiolako kutsaduraren arazoaz jarduteko.

Unai Brea @unaibrea
2016ko martxoaren 14a
Azaroaren 27an IUko Marina Albiol eta EH Bilduko Josu Juaristi eurolegebiltzarkideak izan ziren Oiolan bisitan (Arg.: Ekologistak Martxan).

Parlamentuko Eskaera Batzordeari ez ezik, Europako Arartekoari, Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritzari eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten Espainiako Estatuko alderdi guztiei agertuko diete Oiolako kutsaduraren arazoa. Horretarako, besteak beste, ARGIAk egindako Uraren arazoa Ezkerraldean, konpondu gabeko arazoa bideoaren ingelesezko bertsioa erabiliko dute.

Plataformako kideekin batera Barakaldoko EH Bilduko eta Irabaziko zinegotziak joango dira. Denek ere Espainiako Estatuko Ekologistak Martxanen ordezkaritza zabal baten barruan egingo dute bidaia; lindanoak kutsatutako hainbat guneren arazoa mahai gainean ipini eta hura konpontzeko zortzi puntuko proposamena egitea dute helburu.

Zehazki, Europako Legebiltzarrak inplikatutako erakunde guztien elkarlana bultza dezan saiatuko dira talde ekologistak. Espainiako Gobernuak, autonomia erkidegoetako gobernuek eta udalek Espainiako Estatuan lindanoz kutsatutako eremu guztiak zerrendatzea eta garbitzea, gune horietatik kontsumorako ura hartzea debekatzea eta lindanoak herritarrengan izan dezakeen eragina neurtzea eskatuko dute, besteak beste. Kutsaduraren erantzuleek dagokien zigorra ordaintzea ere erreklamatuko dute.

“Hau ez da kutsadura arazo isolatua; estatuko erakundeen egiturazko arazoa da, ikertzen ez dutena, eta eurek bakarrik aurre egin ezin izango diotena”, adierazi du plataformako kide Javi Vazquezek. Lindanoa kutsatzaile organiko iraunkorra dela gogorazi dute, sistema immunologikoari eta ugalketari kalte egiten diena.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Oiolako urtegia  |  Barakaldo  |  Europako Parlamentua

Oiolako urtegia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-27 | Unai Brea
Lindanoz kutsatutako guneen garbiketa ziurtatu dadila eskatu dute ekologistek Eusko Legebiltzarrean

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordean izan dira, EH Bilduen eskariz, Espainiako Estatuan lindanoak eragindako kalteei buruzko txostena aurkezten. Europako Legebiltzarrean egindako azken bisitan talde politiko guztiek arazoari irtenbidea bilatzeko hartutako konpromisoa gogorarazi nahi izan dute.


2017-06-07 | Xalba Ramirez
Lindanoa, osasunerako eta ingurumenerako mehatxua hamarkadak igaro ostean ere

Lindanoak Espainiako Estatuan eragindako kutsadurari buruzko txostena argitaratu du Ekologistak Martxanek, Pozoitze iraunkor eta isil baten kronika izenburupean. Taldeko bozeramaile Javier Vázquez Velascok Barakaldon aurkeztu duen txostenean azken mendean fabrikatutako eta modu okerrean kudeatutako lindanoaren gaineko ikerketa jasotzen da. Mugimenduaren helburua lindanoa oraindik kutsadura iturri dela salatzea da; era berean, neurriak eskatu dizkiete instituzioei.


2016-03-15 | Unai Brea
Europak Oiolako urtegiaren garbiketa finantzatuko luke, bertoko erakundeek proiektu bat aurkeztuz gero

Europako Batzordeak finantzaketa lortuko luke Trapagareneko Oiolako urtegiaren arazoa konpontzeko, eskumena daukaten erakundeek behar bezalako proiektua aurkeztuz gero. Hala jakinarazi die Daniel Calleja Batzordeko Ingurumen zuzendariak Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren Aldeko Plataformako kideei, Bruselan egindako bileran.


2016-03-14 | ARGIA
10. Ekozinemaldia dator, energi trantsizioa ardatz

Ekozinemaldiak hamargarren edizioa du 2016an. Ekologia sozialari buruzko dokumentalak eta film luze eta laburrak eskaintzen ditu Ekologistak Martxanek antolatutako ekimenak; aurten energi eredua, klima aldaketa eta energi trantsizioa izango ditu ardatz nagusi.


2015-11-27 | Unai Brea
Lindanoz kutsatutako Oiolako urtegian europarlamentarioak bisitan

Oiolako Urtegiaren Deskonexioaren Aldeko Plataformako kideek ondo ezagun dute Europako Legebiltzarrera joateko bidea. Orain, berriz, hango diputatu biri egokitu zaie Barakaldora bisita egitea: EH Bilduko Josu Juaristi eta Izquierda Unidako Marina Albiol. Biek ala biek gertutik ezagutu dute Oiola.


2015-02-20 | Unai Brea
Oiolako urtegia saretik deskonektatzeko eskatuko dio Eusko Legebiltzarrak Barakaldoko Udalari

Ingurumen Batzordeak onartutako legez besteko proposamenaren arabera, Eusko Legebiltzarrak zuhurtzia printzipioa aplikatzeko eta Oiolako urtegiko urik erabiltzen ez dela bermatzeko galdatuko dio Barakaldoko Udalari, kontsumorako egokia dela guztiz frogatu bitartean. Txosten teknikoek hala gomendatuz gero urtegi osoa garbitzeko ere eskatuko dute. 


Uraren kutsadura Ezkerraldean, konpondu gabeko arazoa
MULTIMEDIA - erreportajea

Azken urteetan lindanoz kutsatutako ura edan eta erabili dute, tarteka, Barakaldon eta Sestaon. Une honetan behin-behineko etenaldia dago Oiolako urtegiaren eta sarearen arteko konexioan, baina ekologista eta herritarrek eskatzen dute eten hori behin betikoa izatea kutsadura erabat desagertu arte.


Oiolako urtegia oraindik lindanoz kutsatuta dagoela salatu dute

Oiolako urtegiak lindanoz kutsatuta jarraitzen duela salatu du urtegiaren deskonexioaren aldeko plataformak.


Oiolako urtegian bost ingurumen-arau hausten direla dio Europak

Urriaren 15ean eta 16an izan dira Oiolako Urtegia Deskonektatzearen Aldeko Plataformako kideak Europako Parlamentuan. Parlamentuko Eskaeren Batzordeko idazkari nagusiak adierazi du Barakaldoko udalak bost ingurumen-arau urratzen dituela urtegiaren kudeaketan.


Oiolako urtegiaren auzia Bruselara eraman dute hirugarren aldiz

20 pertsona inguru joan dira Bruselara Oiolako urtegiaren egoera aztertu eta neurriak hartu daitezen eskatzera.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude