Oiolako urtegian bost ingurumen-arau hausten direla dio Europak

  • Urriaren 15ean eta 16an izan dira Oiolako Urtegia Deskonektatzearen Aldeko Plataformako kideak Europako Parlamentuan. Parlamentuko Eskaeren Batzordeko idazkari nagusiak adierazi du Barakaldoko udalak bost ingurumen-arau urratzen dituela urtegiaren kudeaketan.


2014ko urriaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Oiolako Urtegia Deskonektatzearen Aldeko Plataformak Bruselan egindako agerraldia. (Arg: www.herrikolore.org)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Europako Parlamentura jo du babes bila Oiolako Urtegia Deskonektatzearen Aldeko Plataformak. Bertako uraren lindano kantitate handia dela eta, Barakaldoko ur-hornikuntzatik behin betiko deskonektatzea nahi dute.  

2008an, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak lindano kopuru handiak atzeman zituen araztegiko uretan. Bost urtean lau aldiz deskonektatu eta birkonektatu dute Oiola ur-hornikuntzatik, udalaren nahiaen arabera.

Dagoeneko Europa kontu horretan “esku hartzen” ari dela jakinarazi die plataformako kideei idazkari nagusiak. Herrikolore webgunean dago ikusgai Europar Parlamentura egindako bisita laburtzen duen bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oiolako urtegia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!