Urtarrilaren 26ko zaintza eta gizarte zerbitzuen grebaren jarraipena ikusita, sektore hori guztiz feminizatua dagoela egiaztu genuen. Izan ere, COVID-19aren krisi honetan emakumeak dira euren gorputzak lehen lerroan jarri dituztenak. Are gehiago, funtsezko lanetan badihardute ere, haien lana ez da beti aitortu. Konfinamendu garaian txalo artean hartu genituen arren, euren lana duintzeko eskatzen dutenean gobernuek entzungor egiten dute. Biztanleria aktiboaren inkestaren azken datuen arabera, osasun lanetan dihardutenen ia %80 emakumeak dira. Are gehiago, Espainiako INE institutuaren arabera, erizaintzan ehuneko hori %84 da, eta medikuntzan, berriz, %51,6. Zaharren eta menpekoen egoitzetan ere, %84,5 inguru emakumeak dira.
Datu horiek ikusita, ondoriozta dezakegu emakumeek gizonek baino arrisku handiagoa dutela COVID-19arekin kutsatzeko. Ondorio horretara iritsi da, adibidez, Madrileko Erkidegoko ikerketa bat, hango Gizarte Politikak, Familiak, Berdintasuna eta Jaiotzak Sailak egindakoa. Horrez gain, oso feminizatuta dauden beste sektore batzuetan ere emakumeek kutsatzeko arrisku handia dute, hala nola sektore farmazeutikoan (%76,1), etxeko lanetan (%94) eta hezkuntzan (%68). Jarduera soziosanitarioez harago, pandemiak ekarritako ondorio ekonomiko eta sozialek emakumeei eragin diete bereziki, lanpostu gehien suntsitu diren sektoreetan emakumeak baitira nagusi; esaterako, ostalaritzan, komertzioetan eta laguntza zerbitzuetan.
“Egoitzen laurdena baino gutxiago dira publikoak, eta horietako asko azpikontratazioaren bidez kudeatzen dira”
Urtarrilaren 26ko greba egunean, zaintzaileek –egoitzetako eta etxez etxeko langileek– zerbitzu publiko duin bat eta lan baldintza egokiak eta ondo ordainduak aldarrikatu zituzten. Gero eta sakonagoa den zaintza krisiaren aurrean, zerbitzu sozialen gaur egungo eredua aldatzea eskatzen dute, hemendik aurrera ez dadin izan langile eta erabiltzaileen bizkar egindako negozioa. Etxeko langileen kasua are gogorragoa da: kaleratze ugari egon dira, eta kontratu asko eten dira; gainera, konfinamendu zorrotzaren garaian, etxeko langileetako askok zaintzen duten pertsonarekin egon behar izan zuten eguneko hogeita lau orduetan eta asteko zazpi egunetan. Bestalde, etxeko lanak migratzaile irregularrek egiten dituzte hein handi batean, batez ere interna gisa lanean ari direnen kasuan. Eta, irregularrak direnez, arazoak dituzte lanarengatiko desplazamendu baimena lortzeko eta, beraz, baita ere herriz herriko konfinamendu perimetrala betetzeko.
Hamaika hilabete pasa dira pandemia hasi zenetik, eta, oraindik ere, oinarrizko lan feminizatu horiek ez dira indartu, ezta duindu ere. Bitartean, Eusko Jaurlaritzako politikarien erantzunaren zain jarraitzen dugu. Gauzak horrela, hiru arlotan ditugun egiturazko arazoak azpimarratu behar ditugu. Alde batetik, egoitzetan betiko negozio eredua da nagusi. Bizkaian, adibidez, egoitzen laurdena baino gutxiago dira publikoak, eta horietako asko azpikontratazioaren bidez kudeatzen dira. Horrek, noski, zerbitzu eskasa eta lan baldintza ez duinak ekartzen ditu.
"Gero eta sakonagoa den zaintza krisiaren aurrean, zerbitzu sozialen gaur egungo eredua aldatzea eskatzen dute sindikatuek"
Bestetik, hezkuntzako plantillaren egonkortasunik eza daukagu, eta hori ere egiturazko arazo bat da. Martxoan, konfinamendua hasi zenean, ordezko gehienak kaleratu zituzten eta gero, ikasturte berria eta horren protokolo guztiak zehaztu behar zirenean, langileen herenak ez zekien oraindik zer ikastetxetara joan beharko zuen. Hori urtero-urteroko arazo bat da, baina aurten, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, are beharrezkoagoa zen esleipenak egokiro antolatzea eta hezkuntza publikoa indartzea.
Oinarrizko arloekin bukatzeko, garbitzaileen lanaz kezkatu behar dugu; hori ere azpikontratatu egiten da, eta langileak enpresa pribatuen bidez aritzen dira beharrean. Sektore ekonomiko guztietan, emakumeak lan baldintza eskasetan ari dira garbitzaile lanetan. Hezkuntzako garbitzaileak, adibidez, greba luze batean murgilduta zeuden pandemia hasi zen unean; orduz geroztik, egoerak okerrera baino ez du egin, eta garbitzaileak berriz hasi dira mobilizatzen.
Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektu kontserbadore berria ikusita, agerian geratu da agintariek ez dutela erreformarako borondaterik, zeinak, ezarriz gero, bide sozialista eta feminista bati ekiteko aukera emango bailuke. Pandemiak irakatsitakoari heltzeko borondate falta argiaren aurrean, are ozenago aldarrikatzen dugu oinarrizko jardueren sendotze publiko eta soziala. Pandemiari aurre egiten jarraitzeko, gure erronka nagusia izan behar da bizitza zaintzen duten eremu eta jarduerak indartzea, ondorio sozial latz eta desorekatuen aurka borrokatzen dugun aldi berean.
Bilbao Hiria irratiaren Lanaren ekonomia saioa entzungai osorik:
Zinemaldiko hasierako gala izan da ostiralean, eta Kursaaleko oholtzan Palestinaren eta Israeli boikota egitearen aldeko aldarriak entzun dira. Itziar Ituñok, Silvia Abrilek eta Toñi Acostak aurkeztu dute gala, eta hiruek egin dute Palestinaren alde.
Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.
Tokiko EH Bilduk deitoratu du Bilboko Portu Agintaritzak hotel bat egin gura duela Getxoko Kirol Portuan. Udal taldearen esanetan, lau izarreko, 190 logelako eta 26 metroko altuerako eraikina gurutza-ontzien turismoa bultzatzeko estrategiaren parte da, eta, horregatik, proiektua... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
Bilboko Portu Agintaritzaren datuen arabera, abendurako Getxora 150.000 turista lehorreratuta izango dira, 90 itsasontzitan. Gehiengoa britainiarrak, estatubatuarrak eta alemaniarrak. Azkenak, irudikoak, 16 autobus bete turista jaurti zituen Eskuinaldeko hirira, handik Bilbora... [+]
Enpresa batzordeak neurria errefusatu du eta "deslokalizazioa" dela salatu du. Europan dituen lantegietara bideratuko du ekoizpena Saint-Gobainek. Administrari eta komertzial taldeak mantenduko dituzte.
Ohiturari jarraituta, astelehenean Olarizuko zelaietan agurtu dute uda gasteiztarrek. Aurtengoa, ordea, desberdina izan da, egunak argitu duenetik presente izan baitira lorezainen aldarrikapenak, greba hasi zutenetik ia urte erdia bete denean.
Irulegiko arnoaren sindikatuak antolaturik, Irulegiko arnoaren sormakaren besta ospatuko da buruilaren 14an, igandearekin, Irulegin. Mahastia, arnoa eta tokiko kultura uztartuz, egun osoan animazioak.
Araban 19, Bizkaian 279, Gipuzkoan 173 eta Nafarroan 230. Espainiako Etxebizitza Ministerioak Hego Euskal Herrian 701 etxebizitza turistiko ilegal atzeman ditu eta plataforma digitalei eskatu die haien iragarkiak kentzeko webguneetatik. Airbnb-k, plataformarik indartsuenak,... [+]
Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]
"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]