Oilagorrek bizirik irauteko aukera gutxiago dituzte Gipuzkoan Araban baino, ehiztarien presioagatik

  • Negua pasatzen Araban geratzen diren oilagorrek bizirik irauteko aukera handiagoak dauzkate Gipuzkoan egokitzen direnek baino, berrikitan bertako zientzialari batzuek demostratu dutenez. Hori hala da Gipuzkoan ehiztarien presio handiagoa jasaten dutelako, Foru Aldundiak gipuzkoarrei astearen zazpi egunetan baimentzen dielako oilagorrei tiro egitea.


2019ko urtarrilaren 9an - 14:19
Oilagorra baso elurtuan. (Argazkia: Oilagor Ehiza)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nerea Prieto, Giacomo Tavecchia, Ibon Telletxea, Ruben Ibañez, Fermin Ansorregi, Aitor Galdos, Aitor Urruzola, Ixtoan Iriarte eta Juan Arizagak sinatu dute Journal of Ornithology zientzi aldizkariak publikatu duen ikerlana: "Survival probabilities of wintering Eurasian Woodcocks Scolopax rusticola in northern Spain reveal a direct link with hunting regimes" eta Naturkon elkarteari esker jakin da hemen albistea. Ikerlariok egin dute Araban eta Gipuzkoan negua pasatzera heldutako oilagorren jarraipena eta beren lanarekin ohartu dira Araban udaberrira bizirik iristen direla %56; aldiz, Gipuzkoan %37 baino ez.

Batean eta bestean hegaztiok bizi dituzten baldintzetan arakatuz, ehizaren presio ezberdina da diferentzia nabarmenena. Araban oilagorretan aritzea astean hiru egunez daukate baimenduta ehiztariek, baina Gipuzkoako agintariek bertakoei astearen egun guztietan tiro egitea lagatzen die. Ondorioa: oilagorrek Gipuzkoan geratuta hiltzeko doble arrisku dauzkatela Araban geratuta baino.

Oilagor bat eraztuna ipintzeko harrapatu duen basozainaren eskutan. (Argazki oina: Gipuzkoako Basozainen Elkartea

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegaztiak
2025eko uztailaren 9
Teknologia
Bitxoak

2024ko irailaren 16
Antzandobi arrunta
Landazabaleko buruhandia

Eguneraketa berriak daude