Oihana Bartrak irabazi du Mungiako kanporaketa Bizkaiko Bertsolari Txapelketan

  • Olalde aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du bilbotarrak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko urriaren 25ean - 08:19
Azken eguneraketa: 10:22
Argazkia: bertsozale.eus.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bertsozalez bete da Mungiako Olalde aretoa urriaren 23an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketan. Sei bertsolari igo dira oholtzara:

Aissa Intxausti Aburruza

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola

Arkaitz Zipitria Mendizabal

Koldo Gezuraga Seijido

Oihana Bartra Arenas

Paule Ixiar Loizaga Legarra

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Bartra izan da puntu gehien batu dituena, 479 puntu. Beraz, Galdakaoko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 27an. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

Oihana Bartra Arenas................................479

Paule Ixiar Loizaga Legarra......................472,5

Aitor Etxebarriazarraga Gabiola…………..472

Koldo Gezuraga Seijido.............................460

Aissa Intxausti Aburruza............................427,5

Arkaitz Zipitria Mendizabal........................426

Gai-jartzaile lanetan Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaileak, ostera, hurrengo seirak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...