Oier Guillanek eta Roberto Izagirrek irabazi dituzte Iparragirre sariak


2006ko otsailaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Oier Guillan errenteriarrak eta Roberto Izagirre eibartarrak irabazi dituzte Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Iparragirre sariak. Guillan euskararen poesiaren arloan nagusitu da Erloju lehorrak lanarekin. Izagirrek aldiz, euskarazko ipuingintzaren arloko saria eskuratu du Basurdearena ipuinarekin. Bestalde, Karlos Aizpuruaren Gaitik kanpo lanak irabazi du IX. Ortzadar Ipuin Lehiaketa. Azkenik, 2007an emango dituzte bi urtetik behin antolatzen diren Erein-Euskadiko Kutxa eta Donostia Opera Prima literatur sariak. Parte hartu nahi dutenek 2006ko abenduaren 20a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak Ereinera.

Eguneraketa berriak daude