Oier Guillanek ‘Elkartasun basatia’ poema liburua aurkeztu du

  • Peto-peto ari da azken aldi honetan Oier Guillan (Orereta, 1975) idazle, aktore eta zenbaitetan ARGIArako kazetari lanetan ere katramilatzen dugun poeta.


2013ko apirilaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Maiatzaren 9an errezitaldia eskainiko du Guillanek Donostian (Argazkia: Garbine Ubeda Goikoetxea)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Metrokoadroka taldearekin taularatzen ari den Zertarako Hegoak obra gutxi ez eta Elkartasun basatia poema-liburua aurkeztu du gaur goizean, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Gorka Arrese Susako editorearekin batera, Asier Sarasola idazlea izan du mahaikide, eta bi poetek, aurkezpenetako ohiko hitzei bidea eman aurretik, Esan gabe doa, liburuko lehen poema luzea errezitatu digute. Antzerkiz blai dator Guillenen poesia, liburuaren trailer gisa eskaini diguten errezitaldian ikusi denez.

Eta errezitaldiez ari garela, horra poetaren hurrengo hitzorduak: maiatzaren 9an, Literaktum jaialdian, Donostian; ekainaren 1ean, Larrabetzun; ekainaren 7an, Oreretan.


Eguneraketa berriak daude