Ataramiñek literatura bilduma argitaratu du

  • Hamargarren urtez, aurten ere kaleratu du Ataramiñek euskal preso eta iheslari politikoen lanen bilduma. Frantziako eta Espainiako kartzeletan dauden hogei preso politikok egin dute aurten aldizkarirako ekarpena. Bertan, poemak, bertsoak, prosazko testuak eta irudiak jaso dituzte. Presoen sormena bultzatzea da Ataramiñeren helburu nagusia.


2010ko abenduaren 1ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Aranzazu Royo Manterolak, bestalde, Mohamed Txukri (1935-2003) marokoarraren Ogi hutsa (Igela) liburua euskaratu du, arabieratik zuzenean. Txukriren lanik ezagunena da.

Horiez gain, Patxo Telleriaren eta Oier Guillanen liburu bana argitaratu ditu Artezblaik Antzerki Testu Bildumaren barruan. Telleriak Dibertimenduak trilogia plazaratu du eta Guillanek Herio heroi antzezlana eta Arra, Arraroa testua jasotzen dituen liburua.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...