Dejabu taldearen ‘Gure bide galduak’ antzezlanak irabazi du Donostia saria

  • Dejabu antzerki konpainiaren Gure bide galduak obrak jasoko du Donostia antzerki saria, martxoaren 27an Victoria Eugenia antzokian egingo den ekitaldian. Iaz Donostian programatu ziren helduentzako euskarazko bederatzi antzezlanen artetik hura aukeratu du epaimahaiak.


2012ko otsailaren 29an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Dejabu taldearen 'Gure bide galduak' obra.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Dejabuk 10.000 euro jasoko ditu. Parte bat –2.000 euro– Donostian euskarazko antzerki obra berri bat estreinatzen duenean jasoko du. 2015eko abenduaren 31ra arteko epea du horretarako.

'Gure bide galduak'

Franco hil ondorengo lehen urteetan kokatua, baserri girotik –Zubietatik– hirira –Errenteriara– Magisteritza ikasketak egitera doan neska baten gogoetak ditu ardatz antzezlan berriak. Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Maria Alonso, Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga dira aktoreak; eta Arantxa Vicedo musikariak ere parte hartzen du.

- Irakurri Gure bide galduak obrari buruzko erreportajea (Oier Guillan. ARGIA, 2011-05-29)


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...