Non izango dira hurrengo herri galdeketak?

  • Apirilaren 2an, maiatzaren 7an eta ekainaren 18an egingo dira herri galdeketak. Busturialdea, Debabarrena, Durangaldea, Lea-Artibai, Urola Kosta, Basaburua eta Sakanako herritarrek izango dute bozkatzeko aukera, besteak beste.


2017ko martxoaren 24an - 12:17
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Dagoeneko 72 herritan egin dituzte galdeketak eta datozen hilabeteetan 100 herri baino gehiagotan egingo dituzte. Urtea amaitzen denerako 600.000 herritar bizi diren eremuetara iristea aurreikusten du Gure Esku Dagok.

Hauek dira egun bakoitzean bozkatuko duten herriak:

Apirilak 2: Busturialdea (Bermeo, Busturia, GernikaLumo, Nabarniz, Forua, Kortezubi, Muxika, Mendata, Gautegiz-Arteaga, Morga, Arratzu, Errigoiti, Ea, Ereño, Murueta, Ajangiz, Kanala) eta Arrigorriaga.

Maiatzak 7: Debabarrena (Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Soraluze), Durangaldea (Abadiño,Durango, Elorrio, Zornotza), LasarteOria, Usurbil, Lea-Artibai (Aulesti, Amoroto, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Lekeitio, Ondarroa, Ziortza-Bolibar), Legutio, Urkabustaiz, Orozko, Uribe Butroe (Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Gatika, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia), Uribe Kosta (Barrika, Berango, Fruiz, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz), Urola Kosta (Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa, Zumaia) eta Zeanuri.

Ekainak 18: Basaburua (Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzaron, Igoa, Ihaben, Itsaso, Jauntsarats, Orokieta-Ola, Udabe), Bortziriak (Arantza, Bera, Lesaka, Igantzi, Etxalar), Imotz (Eraso, Etxaleku, Goldaratz, Latasa, Muskiz, Oskotz, Urriza, Zarrantz), Mendialdea (Araitz, Arano, Areso, Betelu, Goizueta, Larraun, Leitza, Lekunberri) eta Sakana (Altsasu, Arbizu, Arruazu, Irañeta, Irurtzun, Lakuntza, Olatzagutia, Urdiain, Ziordia).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Eguneraketa berriak daude