‘Nomadak TX’ filmak beste sari bat jaso du


2007ko urriaren 26an - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez txalapartarien Nomadak TX filmak bigarren saria irabazi du Herbehereetako IDFA zinemaldian. Jaialdi hori Cannesko zinema jaialdia bezain garrantzitsua da dokumentalen esparruan. Nomadak TXek Michael Moore zinemagile estatubatuarraren Bowling for Columbine eta Asier Leth-en Ghosts of Cite Soleil filmak baino boto gehiago jaso ditu. Filmak hamar sari baino gehiago lortu ditu dagoeneko, gehienak nazioarteko jaialdietan. Aurten, besteak beste, Belfasteko zinema jaialdian dokumental onenaren Maysles Brothers saria eta AEBetako Silverdocs zinemaldiko musika dokumentalik onenaren saria eskuratu ditu.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...