Nola itzuli dizkiote 196 aulkiak Parisko Justiziari?

  • Joan den urtean iruzur fiskala salatzeko banketxeetan lapurtutako aulkiak itzuli dituzte Bizi!-k eta klima aldaketaren kontrako beste hainbat eragilek. Aulkiak Pariseko Justizia Jauregiaren atarian paratu dituzte.


2016ko otsailaren 11n - 08:23
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bizi! mugimenduak 2015eko otsailean ekin zion aulkiak lapurtzeari, HSBC bankutik zortzi lapurtuta. Helburua 196 aulki lortzea zen, COP21 gailurrean parte hartu behar zuten herrialdeak adina, baina azkenean 243 lapurtu zituzten.

Joan den astelehenean ekintza ikusgarri baten bidez 196 aulki itzuli dituzte Parisen, Justizia Jauregiaren aurrean, hain justu toki horretan Jérome Cahuzac frantses gobernamenduko aurrekontu ministro ohiaren kontrako auzia irekitzeko unean. Bizi!-k bere webgunean eskegi du bideoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi!
2022ko urtarrilaren 25
Macronen argazkia petroliotan sartu du Bizi!k
Frantziako presidentearen agintaldia "sabotaje klimatikoa" izan dela salatu dute

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!