Nola euskaratu zure Android telefonoa

  • Zure Hatz Marka Euskaraz kanpainarekin bat eginez, tutorial bat jarraian, nola euskaratu dezakezun zure Android telefonoa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 02an - 10:48
Azken eguneraketa: 11:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lehenengo eta behin, albiste on bat: Azken bi urteetan Euskal Herrian gehien saldu diren marka eta modeloetan, ia guztietan ezarri daiteke euskaraz hizkuntza nagusi gisa. Modelo batzuetan, lehen hizkuntza euskara ezartzeaz gain, aukera izango duzu bigarren hizkuntza bat ere aukeratzeko (adibidez, gaztelania bada 2.a, Whatsapp euskaraz ez dagoenez, bigarren hizkuntza horretan agertuko zaizu aplikazio zehatz hori). Kasuistika aztertuko dugu jarraian.

 

Batetik, zure modeloa zein dela ere, Lehen Hitza Euskaraz aplikazioa deskargatuta, berak gidatuko zaitu telefonoa euskaratzeko prozedurarekin. Ikus Google Playn: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.domeinuak.lehenhitzaeuskaraz 

Gainerakoan, zure modeloa berri samarra bada, azken bi urte hauetakoa, begiratu ditugu Euskal Herriko estatistikak eta normalena litzateke marka hauetakoa izatea: Samsung, Xiaomi, Oppo, Realme edo Vivo izatea. Horiek guztiak euskaratu daitezke, hona instrukzioak. 

Samsung. Lehen eta bigarren hizkuntza aukeratu dezakezu.

  • Gaztelaniatik abiatuta: Ajustes -> Administración General > Idioma > Añadir idioma - euskara gehitu, eta ordena moldatu, lehena gera dadin
  • Frantsesetik abiatuta: Paramètres > Gestion globale > Langue > Ajout d’une langue > Euskara > Définir par Défaut

Xiaomi. Lehen hizkuntza, bakarra, aukeratu daiteke telefono hauetan.

  • Gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > Ajustes adicionales > Idiomas e introducción de texto > Idiomas / Euskara aukeratu, eta hori geratzen da.
  • Frantsesetik abiatuta: Paramètres > Paramètres supplémentaires > Langues et saisie > Langues > Euskara

Oppo eta Realme. Marka hauek etxe berak egiten ditu, batzuk gaitasun handiagokoak direlarik. Sistema berdina dute halaber, baina segun Android 10 edo Android 11 bertsioa daukaten martxan, desberdin konfiguratu behar ditugu. Batzuetan, hizkuntza bakarra ezarri daiteke lehenetsita; besteetan, bi hizkuntza. Hortaz:

  • Android 10, gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > idioma y region > idioma (euskara aukeratu)
  • Android 10, frantsesetik abiatuta: Paramètres > Langue et région > Langue > Euskara
  • Android 11, gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > Configuración adicional > Idioma y Región > Añadir, euskara aukeratu eta lehena jarri
  • Android 11, frantsesetik abiatuta: Paramètres > Autres paramètres > Langue et région > Ajouter une langue > Euskara

Vivo. Modako beste marka honetan ere bi hizkuntza ezarri daitezke.

  • Gaztelaniatik abiatuta: Ajustes > Sistema > Idioma e introducción de texto > Idiomas > Gehitu euskara, eta ordena erabaki
  • Gaztelaniatik abiatuta: Paramètres > Système > Langues et saisie > Langues > Ajouter une langue > Euskara

Azalpen hauek bideotutorial eran ere aurkituko dituzue hemen.

Ezin euskaraz jarri?

Baliteke zure telefono modeloa ezin euskaratu ahal izatea, goiko kasuistikan sartzen ez delako edo beste arrazoiren bat tarteko. Sentitzen dugu. Zozketatik kanpo geratuko da aste honetako sustapen ekintza honetan... Zera gomendatuko dizugu, hurrengo mugikorra erosteko orduan, kontsultatu www.lehenhitza.eus/mugikorrak/ euskaraz jar daitezkeen modeloak zein diren ziurtatzeko. Era berean, 2021an saltzen diren modelo ezagunenek dagoeneko aukera ematen dutela uste dugu (goian aipaturiko marka guztietan, adibidez).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugikorrak
Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


Teknologia
Lehen mugikor adimentsua

Egungo bizimoduan “pertsona bat gailu bat” mantra bete dela argi dago. Gailu barik ere bizi daiteke, eta oso ondo bizi, baina aukera hori gutxi batzuen luxua eta/edo hautua bilakatu da.

Ezagun batek semeari lehen mugikor adimentsua eman behar ziola-eta, zenbait... [+]


Sare sozialetatik ihes egin duten gazteak: “Saturatuta bukatu nuen”

Gazteak dira, jaiotzetik aro digitala baino ez dute ezagutu, eta hiperkonexioaz eta estimulu jarioaz nekatuta/nazkatuta amaitu dute. Gutxiengoa dira, baina garbi dute sare sozialen zurrunbilotik ihes egitea hoberako izan dela: "Ez da alarmismo kontua, baina jakin behar dugu... [+]


Teknologia
Whatsappa utzi

Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.

Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]


Pediatra, neurologo, psikologo eta psikiatra elkarteak batu dira, deseskalatze digitala eskatzeko

Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]


Teknologia
OSHW

2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.

Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Begoña Pedrosa
“Berrikuntza egiteak prozesuan gorabehera asko dakar batzuetan, eta hala behar du”

Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]


Hamar egun pantailarik gabe: erronka abiatu dute 2.500 haur eta gaztek

“Pantailak utzi erronka” hasi dute, maiatzaren 13tik 22ra, Ipar Euskal Herriko 25 eskolak eta 2.445 haurrek. “Hasi aitzin, beldurra dute gazteek, ez direlakoan desafioa betetzera helduko. Gero, indar kolektiboak hartzen du gain”.


Aisialdia, kirola eta kultura, mugikorrik gabeko arnasgune Urretxun

Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]


Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


“Hezkuntza sailburuaren determinismo teknologikoak kezkatzen gaitu: bai ala bai sartu behar da, modu akritikoan”

Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


Eguneraketa berriak daude