Alerta egoera honetan gauden momentuan, irakaskuntza munduak egoera berri honi egokitze prozesu arin bezain erradikala jaso du. Sare publikoan lan egiten dugun irakasleok, ditugun medioak kontutan izanda, egun gutxitan egokitu eta eraberritu gara.
Alerta egoera honek ekarri duen beste ondorio bat medikuntza publikoaren aldarrikapena izan da. Nik neuk, publikoaren defendatzaile sutsua naizen heinean, bat egiten dut aldarrikapen honekin eta bihotz bihotzez eskertzen diot gure osasun zerbitzu publikoan lan egiten duen pertsonalari egindako lana.
"Bereziki harritu nau, eskola publikoaren presentzia ezak"
Sare publikoarekin jarraitzeko, gure kate publikoan, EITBn, asko izan dira Osakidetzaren inguruko mezu positiboak, eta esan dudan bezala, eskertzekoak. Baina, bereziki harritu nau, eskola publikoaren presentzia ezak. Askotan hitz egin dute hezkuntzaren inguruan, eta hainbat itunpeko ikastetxetako zuzendarik eta irakaslek azaldu digute zein ondo egokitu diren egoera berri honetara, publizitate subliminala sartzen ziguten bitartean. Sentitzen dut, baina oso mespretxatuta sentitu naiz, publikoaz harro egoteko momentu honetan, nola utzi dezakete hezkuntza publikoa alde batera? Hezkuntza publikoa berdintasunean hezten duen sare bakarra da, eta hamaika mekanismo aktibatu ditugu gure ikasleez behar bezala arduratzeko; besteak beste, youtubeko kanalak, online saioak, e-mailak, classroom plataforma, blogak eta web orrialdeak sortu ditugu azken aste honetan, beti ere gure ikasleak arreta onena jaso dezaten. Noski, Internet edo gailu teknologikorik ez duten ikasleak ahaztu gabe, hauentzako beste neurri batzuk hartu ditugu: telefono deiak, materiala posta arruntez bidaltzea... Eskola publikoa guztiona eta guztiontzat baita.
Iritzi artikulu hau bukatzeko modu bakarra ikusten dut, altu eta ozen esaten dut: Euskal Eskola Publikoaz harro sentitzen naiz! Eta espero dut, gure telebista publikoan ere horrela sentitzea eta adieraztea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...
Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]
Oliver Laxe-k esan zidan behin enpatiari eustea dela zuzenena bizitza honetan. Zauritutako jendeak hunkitzen duela, eta jakin-min handia sorrarazten diola; eta hori dela, hain zuzen ere, gehien gustatzen zaion gauzetako bat: bere buruari galdetzea zergatik hunkitu duen horri... [+]
Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]
Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]
Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]
Bio etiketadun sagar edo tomate bat erosten dugunean, sagar edo tomateari osasungarri hitza lotzen diogu eta lurra zaintzen ari den nekazaria irudikatu dezakegu. Lurraren zaintzari jarritako mimoagatik, erosketaren prezio altua ulerkorra egiten zaigu. Sagarraren erosketak... [+]
Marioker guztiok nola, erreferenteen egarri nintzen nerabezaroan, bisexuala nintzela onartzeko prozesuan, eta bakan batzuk topatu nituen: Skin, Skunk Anansieren kantaria (tartean ez nekien bisexuala zenik, baina radarrak funtzionatzen zidan), Lucía Etxebarriaren Beatriz y... [+]
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]
Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]