Zer eskainiko dute “Natura gure gaia” auzoan?

  • “Natura gure gaia” da zapatuan Alternatiben Herrian izanen den auzoetako bat, Karpa Nagusia, Auzoekonomia eta beste hirurekin batera. Mota guztietako jarduerak izango dira bertan, hasi mahai inguruetatik eta parte hartze tailerretara, tartean performanceak eta esperientzien kontakizunak direla.  


2015eko urriaren 21an - 09:58
Mahai-inguruak, tailerrak eta esperientzien kontakizunak egingo dira, besteak beste, "Natura gure gaia" gunean

Aldaketa klimatikoari buruzko mahai-inguru batekin ekingo zaio egunari karpa honetan. “Aldaketa klimatikoa, trantsizio energetikoa eta alternatibak” izenburupean, Gorka Buenok (EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko kideak), Luis Gonzalezek (Ekologistak Martxan-eko kideak), Leire Urkidik (EHUko ikertzaile eta Ingurumen Zientzietan doktoreak) gaiaren inguruko euren gogoetak plazaratuko dituzte, 10:30etik 12:00etarako tartean.

12etatik aurrera, “Gure gaia 15 pertsona 15 gai” esperientzien kontakizunren lehen saioa egingo da. Arratsaldekoa, bere aldetik, 17:30ean hasiko da. Bertaratutakoek makina bat gairen inguruko esperientziak aditu eta kontatzeko abagunea izanen dute. Landuko diren mintzagaien artean daude, besteak beste, eskola jantoki ereduak, eredu arkeologikoak, hondakinen kudeaketa edota kontsumo arduratsua.

Behin esperientzien kontakizunari amaiera emanda, performanceei eginen zaie tartea. Lehena 12:30ean hasiko da, eta konpostaren gaia txontxongiloen bidez landuko du. Bigarrenak “naturaren eta jendartearen zapalkuntzara eramaten duen boterea eskuratzeko grina aseezina” islatuko du “Txiflado sostenible” izenburupean.

Hamaika tailer,  “entzun, eman eta parte hartzeko”

Parte hartzea pizte aldera, egun osoan  tailer ugari egingo dira. 10:30etik hasi eta arratsaldeko 18:00etara bitartean, “Natura gure gaia” karpara gerturatzen direnek, besteren artean, zor ekologikoaren, desobedientziaren, faktura elektrikoaren, trantsizio energetikoaren eta hiriko baratzeen inguruko tailerretan parte hartu ahalko dute.

Horietaz landa, egun osoan azukreari buruzko eta sagardoa egiteko tailerrak eskainiko dira. 

Karpa honetako egitaraua osorik hemen


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alternatiben Herria Bilbon
Gizarte ekonomia goranzko bidean

Euskal Gizarte Ekonomia Sareak emandako datuen arabera, erakunde horretan dauden enpresen kopuruak gora egin du eta fakturazioa 10.000 milioi eurotara irits liteke. Hemen hainbat irakurketa eta grafiko bat.


2015-11-01 | Juan Mari Arregi
Pobre gehiegi, Euskal Herri aberatsean

Euskal Herria aberatsa da, baina ez dirudi ondo banatuta dagoenik, pobrezia handia baitago. Ondorio hori atera liteke joan den astean Gaindegia behategiak publiko egindako txostenetik. Euskal Herriaren biztanleriaren %16,7, hau da, 3.124.259 lagunetik 521.751 pobrezian edo... [+]


Kultura politiko berri baten erakusleihoa

Jendetza bildu zen larunbatean Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak sustatutako eta hamaika eragileren atxikimendua jasotako Alternatiben Herrian (160 eragile inguruk egin dute bat deialdiarekin). "Erakusten ari gara bizi gaitezkeela beste era batera,... [+]


2015-10-24 | ARGIA
Alternatibak badirela erakusteko, hiria herri bihurtuko da Bilbon

Bestelako mundua posiblea bakarrik ez, egingarria ere badela erakutsi nahi dute larunbat honetan Bilbon antolatu duten Alternatiben Herrian. Euskal Herriko eragile sozial askoren topaleku, aurrerantzean denen artean sor ditzaketen dinamiken abiapuntu izan liteke.


Eguneraketa berriak daude