Jose Miguel Etxeberria ‘Naparra’-ren desagerpenetik berrogei urte bete behar direnean, Iñaki Alforja eta Iban Toledo zinemagileak auziari buruzko dokumental bat grabatzen ari dira. Proiektua aurrera atera ahal izateko, finantzaketa kolektiboko kanpaina bat jarri dute abian, Verkami-ren bitartez.
Jose Miguel Etxeberria Naparra Komando Autonomo Antikapitalistetako (CAA) kidea zen, eta 1980ko ekainaren 11n desagerrarazi zuten. Batallón Vasco Español (BVE) talde parapolizialak hartu zuen bere gain Naparraren desagerpena. Haren autoa Ziburun agertu zen, Jendarmeriatik gertu. Naparraren aita jendarmeen deira joan zen hara, eta kotxearekin zer egin nahi zuen galdetu ziotenean, hark, minduta eta nahastuta, bolantea desmuntatu eta etxera eraman zuen. Bolante hori gertatutakoaren memoriaren sinbolo bihurtu zen.
Berrogei urte igaro dira jada ordutik, eta Iñaki Alforja eta Iban Toledo zinemagileek auziari buruzko dokumental bat sortzea erabaki dute. Lan horretarako, Eneko Etxeberria, Naparra-ren anaia, atzera begira jarri da, hutsune luze horretan gertatutakoaz hausnartzeko. Izan ere, bera zein haren gurasoek bizitza osoa eman dute galdutako anaiaren eta semearen bila. Nazio Batuen Erakundera ere jo dute, eta NBEk gizateriaren aurkako delitutzat jo du auzia; beraz, ez du preskribatu.
Dokumentalean, Eneko istorioa ulertzeko funtsezko gakoak emango dituzten hainbat pertsonarekin izango da.
Gaur egun, familia, Espainiako zerbitzu sekretuetako kide ohi batek emandako lokalizazio batean bilaketa lanak noiz hasiko zain dago. Gorpuzkiak agertuko balira, zauria sendatzeko unea izango litzateke. "Ez da erabat itxiko, ez baitugu jakingo nortzuk izan ziren hiltzaileak, nork hil zuen eta zergatik”, adierazi dute dokumentalaren bultzatzaileek. “Gorpuzkiak agertuko ez balira, Enekok oinordetzan utzi beharko lizkioke bere 10 urteko Oier semeari bilaketa eta sufrimendua? Bere semeari pasatu behar al dio bolantea? ", galdetu diote beren buruari.
Proiektuaren bultzatzaileak
Iban Toledok eta Iñaki Alforjak sustatu dute egitasmoa. Esperientzia duten errealizadoreak dira: dokumentalak, publizitatea, bideoklipak, erreportajeak, eta bestelakoak sortu dituzte. "Proiektu honetan, Etxeberria familiarekiko elkartasunaz gain, norbanakoen eta taldeen eskubideetan oinarritutako memoria historikoari begiratzeko dugun konpromisoak mugiarazten gaitu", azaldu dute.
Produkzio arduraduna Lucia Ezker da. Milango Scuola Civica di Cineman zinema ikasi ondoren, Iruñera itzuli da eta fikzioan zein dokumentalean egiten du lan. "Dokumental honetan, istorioaren gertutasunak motibatzen nau, baita beste batzuenak lagundu eta aldatzeko balio dezaketen errealitateak erakusteko izan dezakeen eragin zuzenak ere", adierazi du. Proiektu honek hori "bikain" irudikatzen duela uste du: "Konpromiso sozial eta historikoagatik kontatu behar diren istorioetako bat da".
Proiektua Facebook-en jarraitu daiteke, eta informazio gehiago eskuratu daiteke www.historiadeunvolante.com webgunean.
Zuen ekarpena oso garrantzitsua ere badelako martxan jarri dugu crowdfunding kanpaina .@verkami n bidez.
— Bolante baten historia-Historia de un volante (@Bolantebatenhi) May 4, 2020
Porque vuestra aportación es también muy importante hemos puesto en marcha el crodwfunding a través dde .@verkami https://t.co/BEAXWmEOLX
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Espainiako Poliziak duela 41 urte hil zituen tiroka Dionisio Aizpuru, Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura eta Rafael Delas gazteak, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak.
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]