Rodrigo Cuevas
Noiz: Irailaren 15ean, Emmusikadas jaialdiaren barruan.
Non: Zentral aretoan (Iruñea).
---------------------------------------------------------
Kontzertua ikusi eta astebetera idazteko tartea hartu dut oraingoan. Arrasto handiko kontzertua izan zen Rodrigo Cuevasek Emmusikadas jaialdiaren harira Iruñean eman zuena. Emanaldiaren hondarrak ongi digeritzea merezi zuen.
Ezagutzen ez duen inor geratzen bada, Rodrigo Cuevas da izen eta abizen esaten diren artista horietako bat. Folklorista bat. Marikoia. Asturiarra. Hautsak harrotzen dabilen horietako bat. Eta elementu horiek guztiak nahastutako proposamena egiten du orain urte batzuk, ezagun azken hilabeteetan egin bada ere.
Ez naiz ni oso folklorezalea. Hori hasteko. Gurean, trikitiak eta euskal dantzak eta tradizio atzerakoi xamarrak esplotatu egin ditugu, eta euskalduntasuna horretara mugatu dugu urte luzez. Baina ari dira han hemendik folklorearekiko ikuskera berriak pizten. Izan ere, folkloreak hori du oinarri: herriarena dela, eta beraz, herria aldatzen bada, folkloreak ere aldatu behar du.
Aretoaren atzealdetik bat-batean agertu zen Rodrigo, jende artean bere ahotstzarraren laguntzarekin besterik ez zuela abesten. Aurreko kontzertua bukatu ostean kurioso batzuk geratu ziren. Beste asko horretarako propio etorriak ziren. Abanikoa eskuan eta jendeari aurrez aurre kantatu zion oholtzara bidean. Luma ezin ezkutatu, nahi ere ez.
Erromeria baten gidaliburu itxura eman dio lan kaleratu berriari. Eta hain zuzen, erromeria bat eskaini zuen hiri buruzagian ostiral iluntzean: showa, dantza, barreak eta Cuevasen hitzetan egoera fisiko, animiko, oniriko eta espiritualean murgiltzeko aukera ederra. Flekoak besazpietan, alkandora iradokitzailea, eta feltrozko zapatak. Tradizioaren elementuak eta drag apur bat.
Asturieraz kantatzen du. Eta euskaraz buruz ikasitako lau esaldiak ahotan zituen behin eta berriz. Iruñean bizi guztia daraman baten batek baino gehiago behintzat egin zuen, Euskal Herriko kontzertuetan ongi geratzeko baldin bada ere. Barraren gainera igota dantzatu zen. Aldarri egin zuen askatasunaren alde. Kantatu zien tradizioei eta Xixonen eraildako Rambal marikoiari. Perreatu zuen, eta jotak kantatu ere bai.
Gauza asko gertatu ziren. Baina esan dezakedana da ni, lololo egitearen kontrakoa naizen hau, lololo buiaka kantatzen bukatu nuela. Asturiarrez edo euskaraz, folklorea eta gizartea iraultzeko bada, hooliganismoak balio didalako. Rodrigo Cuevas bezalako asaldatzaile gehiago behar dira, eta zorionez ari dira apurka loratzen, gurean Altxaliliak dira burura datorkidan paralelo azkarrena.
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]