Presoekin lan egiten duten eragile sozialen mahaia sortu du Nafarroako gobernuak

  • Nafarroako Gobernuak presoekin lan egiten duten erakunde sozialen mahaia sortu du, Iruñeko espetxean zigorrak betetzen dituzten presoen baldintzak hobetzeko. Hamabi eragile ezberdinek osatuko dute "Espetxe Mahaia".

Santos kontseilaria mahaiaren gaineko azalpenak ematen

2021eko apirilaren 20an - 12:56

Astearte honetan bildu dira lehen aldiz  Eduardo Santos Justizia eta Migrazio Politiken kontseilaria, eragileak eta elkarteak "Espetxe Mahaia" eratzeko bileran. Nafarroako presoekin lan egiten duten erakunde sozialen eta elkarteen parte-hartze gunea izango da.

Bileran mahaiaren oinarriak zehaztu dira. Helburu nagusia kontsultarako eta parte hartzeko organoa sortzea da Iruñeko espetxean zigorrak betetzen dituztenen baldintzak hobetzeko. "Presoen eguneroko errealitatera are gehiago hurbiltzea, arazoak eta beharrak bertatik bertara ezagutzea eta gizarte erakundeekin adostutako konponbiderako bideak eskaintzea", ekarriko duela adierazi du kontseilariak.

Hamabi eragilez osaturiko mahaia

Kontseilariak azaldu duenez, Nafarroako presoekin lan egiten duten elkarteak izango dira mahaian, besteak beste, osasunaren zaintzan, droga-menpekotasunen prebentzioan eta arreta psikologiko edo terapeutikoan aritzen direnak.

Guztira hamabi eragilek osatuko dute mahaia: ACOAD, ANTOX, Zuria eguneko zentroa, Pobreziaren eta GIzarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sarea, Gaztelan, La Majarí, Salhaketa, Sare VIH, SOAPJN, Pastoral Penitenciaria, Gizakia Helburu eta Mediación Navarra.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Eguneraketa berriak daude