Nafarroako Gobernuak salatu du migratzaileentzako arreta bulegoan pintaketa faxistak agertu direla

  • Gobernuak adierazi du ez duela beste aldera begiratuko "nazioarteko erasoaldi faxistaren eta ultraren aurrean", eta ez dituela onartuko "gorrotoarekin lotutako" eraso gehiago.


2025eko otsailaren 4an - 09:33
Azken eguneraketa: 13:19
Nafarroako Gobernuaren migratzaileentzako arreta bulegoa / Google Maps
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafarroako Gobernuak gogor salatu du “eskuin muturreko pintaketa faxistak” agertu zirela astelehen goizaldean Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak duen bulegoan, Iruñea erdialdean. Bulego horretan Atzerritartasunaren arloko Aholkularitza Zerbitzua, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Arreta Zerbitzua eta Migrazioen arloko Oinarrizko Informazio eta Orientazio Zerbitzua eskaintzen dira.

Gertakaria Foruzaingoaren aurrean salatu du Nafarroako Gobernuak, astelehenean zabaldutako oharrean zehaztu duenez. Ohar berean, Begoña Alfaro hirugarren lehendakariordeak eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak adierazi du erasoaren egileek “argi” izan behar dutela gobernuak ez duela beste aldera begiratuko “erasoaldi faxistaren eta ultraren aurrean”, eta ez dituztela onartuko “nazioarteko gorroto kanpaina baten baitan” kokatzen diren ekintza gehiago.

Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen hiru zerbitzuek milaka pertsona artatzen dituzte urtean zehar: Atzerritartasunaren arloko Aholkularitza Zerbitzuak migratzaileei euren egoera legala erregularizatzeko argibide burokratikoak emateaz arduratzen da; Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Arreta Zerbitzua, berriz, atzo goizaldeko gisako ekintzak salatzeaz; eta Migrazioen arloko Oinarrizko Informazio eta Orientazio Zerbitzua, azkenik, Nafarroako Gobernuak zein beste hainbat instituziok eta erakundek migrazioaren arloan dituzten eskaintzak helarazteaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025eko azaroaren 26
Musu-truk

2025eko azaroaren 26
Garbiketa

2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.