Nafarroako finantza publikoen egoera ikertzeko batzordeak gaur finkatuko du funtzionamendua

  • Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen mahaiak astelehen honetan finkatuko ditu ikerketa batzordearen funtzionamenduaren arauak. Litekeena da asteartean bertan batzordea osatzea eta lehenengo agerraldiak eskatzen hastea.


2014ko otsailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Yolanda Barcina eta Lourdes Goicoechea, larunbatean Tafallako ekitaldean. Argazkia: cuartopoder.es

Joan den astean Idoia Nieves Ogasuneko zuzendari ohiak salatu zuen Lourdes Goicoechea Nafarroako Ekonomia kontseilariak bere bezeroei zerga inspekzioa egitea galarazi nahi izan ziela. Ondoren, alderdi guztiek botoa eman zuten ikerketa batzordea sortzeko, UPNk barne.

Batzordearen egutegia finkatu beharko dute legebiltzarreko taldeek. Hamabost eguneko epea edukiko dute emaitzak azalerazteko, Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak Yolanda Barcina presidenteari epe hori eman baitio dimisioa aurkezteko.

Nafarroako kontuen egoera ikertzea da komisioaren helburu nagusia. 2011. urtetik kontuen bilakaera zein izan den ikertuko dute.

Geroa Baik, PSNk eta PPNk Tafallako gertakariak gaitzetsi dituzte

Larunbatean Tafallan UPNk deitutako ekitaldian sortutako gertakizunak gaitzetsi dituzte Geroa Bai, PSN eta PPN talde politikoek. Ekitaldia hasi aurretik hainbat herritar azkenaldian gertatutako “ustelkeria” kasuengatik kexatu ziren. Manu Ayerdi Geroa bairen parlamentariaren esanetan,  “bizikidetza baketsua lortzeko hau ez da bidea”. Gertakariak Nafarroan hain beharrezkoa den kohesio sozialari laguntzen ez diola azaldu du. “Nafarroako hiritarrei etorkizun hobeagoa eraikitzeko gai garela erakusteko garaia da”.

Tafallako ekitaldiko irudiak

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Goicoechea auzia
Roberto Jimenez badoa, PSN-n Madrilek agintzen duela adieraziz

Roberto Jimenez badoa PSNko buruzagitzatik eta zergatik azaldu nahi du. EFE agentziari egindako adierazpenetan, Yolanda Barcinaren aurkako otsaileko zentsura mozio ustela jo du kausa nagusitzat.


Politikari, dimititu demontre!

Politikari guztien artean bada oso sustraitua dagoen jarrera bera: ez dimititzea.


2014-03-18 | Iera Aranburu
Barcinak azalpenak emango ditu Parlamentuan ikerketa batzordearen ondorioez

Nafarroako Gobernuko presidentea Goicoechea auziko ikerketa batzordea ondorioez ariko da Legebiltzarrean. Batzordeak dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu zion.


Zein litzateke bide juridikoa EAEk eta Nafarroak bat egiteko?

PPk eta PSOEk Nafarroako egoeraz duten kezkari buruzko artikulua argitaratu du Manuel Sanchezek ElDiario.es-en. Une honetako egoeraz gain, Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa elkartzeko bide juridikoaz hitz egin du hainbat politikarirekin.


Eguneraketa berriak daude