Nafarroa hegoaldeko kontserbak eskuratzeko epea ireki du Errigorak


2015eko maiatzaren 14an - 10:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren bigarren zatian barazki menestra, potxak, pikillo piperrak, zainzuriak eta orburuak eskatzeko tartea izanen da.

“Errigoraren sareari esker, edo, bestela esanda, auzolanari esker, produktuok ekoizleen etxean duten prezio berdinean eskaintzen dira kontsumitzaileen herrian bertan”, azaldu dute Errigorako kideek.

Nafar hegoaldeko produktuak eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko da Errigorak otsailean martxan jarri zuen kanpainaren helburua. Kanpainaren lehenengo zatian 45.500 litro oliba olio banatu zituzten Euskal Herriko 3.000 etxetan.

Auzolanean eta elikagaien sektoreko langileei begirunea galdu gabe, jasotako diruaren zati bat Nafarroa hegoaldeko euskalgintza finantzatzera bideratzen dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Eguneraketa berriak daude