NaBaik inkesta soziolinguistikoan parte hartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari


2011ko otsailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Atzo, Nafarroako Parlamentuan mozioa aurkeztu zuen NaBaik. Nafarroako Gobernuari eskatu zion Eusko Jaurlaritzak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bost urtean behin egiten duten inkesta soziolinguistikoa egiteko. 1990eko hamarkadan egindako bi inkestetan Nafarroako Gobernuak parte hartu zuen, baina 2002az geroztik ez. Inkestak bere kabuz egingo zituela erantzun zuen, beste metodologia bat erabilita. NaBairen ustez, Jaurlaritzak eta EEPk egiten duten inkesta da euskararen egoera ondoen erakusten duen metodoa. UPN ezik beste alderdi guztiek baiezkoa eman zuten.

- Irakurri Miguel Sanzek 2009an Nafarroako Gobernuak aurkeztutako inkesta soziolinguistikoaz esandakoak: "Euskara ez da gai hutsala, interes politiko asko mugitzen ditu"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: NaBai
Eguneraketa berriak daude