Mutil-dantza parekideak ez direnak gero eta urriago dira Baztanen

  • Mutil-dantzetan bazterketarik gabe dantzatzeko ohitura gero eta ohikoagoa da, nahiz eta oraindik izaten diren zenbait unetan emakumerik gabeko mutil-dantzak antolatzeko ahaleginak. Baztango plaza gehienetan neskek zein mutilek dantzatzen dituzte mutil-dantzak azken urteetan. Elizondoko jaietan ere emakume eta gizonek dantzatzen dituzte mutil-dantzak plazan, baina gizon-talde batek elizako jardinetan emakumerik gabeko dantzaldiak antolatu dituzte oraindik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 16an - 09:58
Mutil-dantzak, Elizondo, 2019-07-27. Argazkia: Aritz Ibañez / Dantzan CC-BY-SA.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Emakumeen aurkako diskriminazio horri aurre egin nahian Elizondoko festetako programan nabarmendu da emakumeekiko bazterketa oro salatzen dela eta Baztandarren Biltzarrak ere adierazi du elkarteak ez duela mutil-dantza baztertzailerik babestuko. Festetan izan diren gora-beheren berri eman du Plazara Dantzara elkarteak.

Bazterketarekin bukatu nahian 

Elizondoko Santiago festetan, hain zuzen ere uztailaren 26an, eliza atarian gizonezkoen mutil-dantza antolatu zuten. Hori ikusita, herritar talde bat, gizon eta emakumeak, bertara hurbildu eta dantzara sartu ziren. Ondorioz, gizonezko batzuk utzi egin zuten dantzaldia, hasierako aunitz urtez plazaratu eta agurreko dantzan bertan; beste batzuek billantziko dantzatu ondoren utzi zuten saioa; eta bakar batzuek saio osoan dantzatu zuten emakumeekin batera. Biharamunean, ikastolako parkean antolatu zuten berriz ere emakumerik gabeko mutil-dantzen saioa. 

Plazara Dantzara elkarteak gizon horien jarrera salatu du idatzi baten bidez, "Tarte batean baztertzeari uzteko gai direla erakusten badute ere, beren jarrera matxistarekin segitzea erabaki dute" deitoratuz. Elkarteko kideek adierazi dute hori patriarkatuarekin bat egitearen ondorioetako bat dela, "boterea emakumerik gabe gizonen esku mantendu nahi izatea". Elkarteko kideek, beste batzuetan egin duten moduan, diskriminazioarekin bukatu eta elkarrekin dantzatzeko deia luzatu die: "bazterketarekin akitu eta elizako atean egin genuen bezala, herrietako plazetan dantzatuko dugu elkarrekin".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
Ez zen kapritxoa izan; 25 urte axeri-dantzan

"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


2025-05-22 | dantzan.eus
80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]


Pepi Arrospide: “Batzuetan pentsatzen dugu ongi egoteko gimnasiora joan behar dela, baina euskal dantzak hori dena ematen dizu”

Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]


2024-12-16 | dantzan.eus
Iurretako emakumeek 1995ean soka-dantza plazaratu zutenekoa

Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]


Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


2024-06-17 | dantzan.eus
Ba al datoz gazteak euskal dantzara?

Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


Eguneraketa berriak daude