Musika Errebolta Feminista Zarautzen: hemen da MEFSST! jaialdiaren 5. edizioa

  • Bosgarren ediziora iritsi da Zarauzko MEFSST! jaialdia. Musikaren arloari feminismotik begiratzen dion festibala Putzuzulo Amets Fabrikan ospatuko da ekainaren 3an.


2017ko maiatzaren 30ean - 13:05
MEFSST! jaialdiaren aurtengo kartela (irudia: Putzuzulo).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sei kontzertu, bi DJ eta bideo-jartzaile baten emanaldia prestatu dituzte larunbat honetarako Zarautzen. Kontzertuei dagokienez, denetarik eskaintzen du kartelak: Grutal talde bilbotarraren dantza eta zarata esperimentala; Oki Moki getariarren pop-punk melodiko eta zaratatsua; laster diskoa kaleratzekoak diren Serpiente bilbotarren post-punka; Cecilia Payneren noise-popa, Hexenen Oi! street-punka eta Holy Wilders bartzelonarren grunge, stoner eta rock konbinazioa.

Musika ez da hor amaituko, San Son Dyeah “txitxarrillotik bakailaora doan guztia” pintxatzeko asmoz joango baita Zarautzera. Etxean jokatuko duen DJ Kortaypegak, kunbia, saltsa, elektronika eta drum & bass koktel lehergarria prest dauka. VJ Dodoma eibartarrak berriz, espazioa irudiz betetzeko daukan artea erakutsiko du.

Bost urtez musika munduan feminismotik eragiten

Punk eta hardcore kontzertuetan emakumeek presentzia eskasa zutela ikusita, eragiteko gogoak elkartu zituen jaialdiaren antolatzaileak. Geroztik urtero antolatu dute Musika Errebolta Feminista Zarautzen. “Gehienbat emakume, bollera eta transez osatutako taldeekin antolatu dugu, eta, horrez gainera, hainbat gai landu ditugu tailer, mahai-inguru eta film emanaldietan”, diote antolatzaileek.

Horien bitartez atzerriko eta bertako erreferenteak ezagutzen joan dira, baita hainbat arlotan emakumeak ahalduntzeko bideak sortzen saiatu ere: musika tresnen erabilera, soinu-teknikari lana, fanzineak edo DJ lana, besteak beste. Paraleloan, eztabaida pizten ahalegindu dira, musikaren arloko sexu eta genero bereizketa erdigunean jarriz.

Ikuspegi integrala baita MEFSST!-ena: “Musika oholtza baino gehiago dela iruditzen zaigu”, azaldu dute. “Ez gara zentratu oholtza gaineko emakumeen presentzian soilik. Beste espazio eta arlo batzuetan gertatzen denaz ere hausnartu nahi dugu, esaterako, publikoan, teknikaren arloan, kontzertuen antolaketan; baita ikusezinak diren lanak balioan jarri ere, hala nola, taldeentzako janaren prestaketa, garbiketa eta taldeen harrera eta zaintza”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
2025-08-29 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Nola biziraun etorkizun ezari

Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.

---------------------------------------------------------------

"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Hitzik gabe

AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.

-----------------------------------------------------------
 
Etxebizitza eta elikadura egituren aldeko Tira jaialdiaren laugarren edizioa dugu gaur... [+]

Ondo ereindako uzta

BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.

---------------------------------------------------------

Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Eguneraketa berriak daude