Muriel Casals, Kataluniako independentismoaren aurpegirik ezagunenetako bat, hil egin da Bartzelonako Clínic ospitalean. Bi astez egon da bertan, txirrindulari batek harrapatu ondoren.
Muriel Casals 1945eko apirilaren 6an jaio zen Avingonen (Okzitania), bere gurasoak hara joan baitziren Gerra Zibiletik ihesi. Segituan ordea, Kataluniara itzuli ziren, Sabadellera zehazki. Muriel Casalsek Ekonomiako ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta bertan aritu zen irakasle. Defendatu zuen ekonomia ez ezik, gainontzeko zientzia sozial guztiak behar zirela mundua ulertzeko. 1981ean, ehungintza industriari eta 1914-1918 arteko gerrari buruzko tesia aurkeztu zuen.
Unibertsitateko garai horretan hasi zen bere konpromiso politikoa. Kataluniako Alderdi Sozialista Bateratuko (PSUC) kide bihurtu zen, trantsizio garaiko alderdirik garrantzitsuenetako bat. Casalsek defendatu zuen klase borroka katalanismoaren barneko mugimendu bihurtu behar zela. PSUC Iniciativa per Catalunya alderdia bihurtu zen gero, eta alderdi horretako kide izan zen. Kataluniako Irrati eta Telebistako administrazio kontseiluko kide izan zen, eta TV3 eta Kataluniako Irratia abian jartzeko prozesuan parte hartu zuen.
Òmnium Culturaleko presidente izendatu zuten 2010ean, eta mugimendu independentistaren erreferente bihurtu zuen erakundea, Assemblea Nacional Catalanarekin (ANC) batera. Ómnium Culturaleko lehendakari zela antolatu zuten Estatutua murrizteko sententziaren aurkako manifestazio jendetsua, 2010eko uztailaren 10ean. Erakundeko lehendakari izateari utzi, eta irailaren 27ko hauteskundeetara aurkeztu zen Junts pel Sí-ren zerrendako hirugarren postuan. Ordutik, Kataluniako Parlamentuko diputatua zen.
Casalsen heriotzak erreakzio ugari eragin ditu. Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak adierazi du Casalsen lanak Katalunia “goratu” duela, eta erakutsi duen bidea “bururaino eraman” behar dutela. Artur Mas presidente ohiak azaldu du Casalsek prozesu soberanistaren bertute guztiak biltzen dituela. CUPentzat “garaipena” da omenaldirik onena, eta ERCentzat, “askatasuna”.
La Muriel ens ha deixat. El meu condol a la família, amics i a tota la gent d'aquest país que la va estimar. Farem realitat el seu somni.
— Carles Puigdemont (@KRLS) February 14, 2016
La família d’@omnium recordarem cada instant compartit. Serem fidels a la teva lluita: la llibertat del nostre país. T’estimem @murielcasals
— Òmnium Cultural (@omnium) February 14, 2016
Ens ha deixat la Muriel, companya i estimada amiga. Gràcies per tot el que ens has donat, gràcies per ser el somriure de la revolta. CF
— Carme Forcadell (@ForcadellCarme) February 14, 2016
Que la teva força i compromís ens serveixin d'inspiració per continuar treballant. No t'oblidarem, Muriel. pic.twitter.com/6nNncHagFu
— Assemblea Nacional (@assemblea) February 14, 2016
#Muriel amb tristesa, amb tendresa, que la terra et sigui lleu. El millor homenatge, la victòria.
— CUP #perlarepública (@cupnacional) February 14, 2016
Gràcies, Muriel, per la teva empenta, força i somriure. Culminarem el camí cap al nostre somni: la llibertat. Ho farem per tu. T'enyorarem
— Esquerra Republicana (@Esquerra_ERC) February 14, 2016
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.
Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.