AEBek hasitako inportazioen aurkako gerra komertzialak eragin ditzakeen arriskuaz ohartarazi du Munduko Bankuak
Donald Trumpen politika ekonomiko protekzionistak arriskuan jarri dezake mundu mailako ekonomia hazkundea eta merkataritza Munduko Bankuaren ustez. Ondorio latzenak garapen bidean dauden herrialdeek jasango lituzkeela uste du erakundeak.
Munduko Bankuak asteartean argitaratutako txostenean adierazi duenez, inportazio tarifak asko igo dira mundo osoan, Munduko Merkataritza Erakundeak jarritako maximoetaraino; eta horrek, nazioarteko salerosketen beherakada handia ekar dezake, %9koa.
Munduko Bankuak ere ohartarazti du, herrialdeak Munduko Merkataritza Erakundeak ezarritako mugetatik haratago baldin badoaz, krisia 2008-2009koa baino larriagoa izango dela.
Nolanahi ere, iragarri du munduko hazkundea finkoa mantenduko dela momentuz.
Protekzionismoaz gain, Txinako zor altuaren arriskuez ere ohartarazi du txostenak.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!
Europa osoan egindako azterketa baten arabera, azken hamar urteetan banku etikoek tradizionalen errendimendua hirukoiztu dute berezko baliabideak erabiliz. “Banku tradizionalek 100 metroko lasterketa irabazi dute, baina etikoek maratoia irabazten segitzen dute”, diote egileek.
Elkarretaratzea egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko delegaritzaren aurrean pobrezia eta murrizketen aurka. Gaur goizean aurkeztu da diru-sarrera bermatzeko errentaren proiektua bozketara.
Hainbat eragilek, LABek barne, protesta egin dugu Barakaldon, udaletxearen aurrean, gizarte arloan egindako murrizketak salatzeko. Hain zuzen ere, gaur da lehen eguna emergentziazko laguntzak eskatzeko Barakaldon. Iaz, 1.553 familiak eskatu zuten laguntza lehen egunean; hori bai, gero sei hilabete pasa ziren espedienteak onartu edo ez erabaki arte. Hortaz, murrizketak ez ezik, gai honetan udalak duen jokabidea eta utzikeria ere salatu dugu gaur, komunikabideei igorritako ohar batean azaldu... [+]
Munduko kontinenteen arteko lan egoeren aldeak murrizten ari dira. Europako soldatak izoztuta dauden bitartean, Asiakoek goranzko joera nabarmena dute. Mendebaldeko herrialdeetan lanaren produktibitatea soldatak baino gehiago hazi da azken bi hamarkadetan.
Madrilgo Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eskatzen du futbol jokalari ohiarentzat, 2010, 2011 eta 2012. urteetan Ogasunari iruzur fiskala egitea egotzita.
2018. urtean aberatsen eta txiroen arteko arrakala are eta gehiago handitu da, Oxfam Gobernuz Kanpoko Erakundeak kaleratutako azken txostenaren arabera.
Urtarrilaren 22an Madrilen epaituko dute Tolosako futbolari ohia. Bost urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak, Real Madrileko jokalaria zela, bi milioi euroko iruzurra egitea leporatuta.
Berri-Otxoak gizarte-bazterketaren kontrako plataformak burutu du ekintza, Udalak egindako zenbait murrizketagatik protesta egiteko.
Olentzerok, Bizarzurik eta Errege Magoek ikatza utzi dute bulegoaren kanpoan, murrizketak eta jokabide okerrak salatzeko. Jarraian bideoa.
Loteriari buruzko azterketa arras kritikoa aurkezten digu egileak. Haren arabera, loteriak “aberastasuna herri xumeari hurbiltzeko ilusioa sortzen du eta aberastasunaren aurpegi atseginena erakusten digu eta zerbait desiragarri eta eskuragarri gisa agertzen digu”. Era berean, “dirua benetakoa dela sinestarazten digu, dagoen gauza erreal bakarra langileek egunero beren izerdiarekin sortzen duten aberastasuna den arren”.