Mugimendu neofaxistak legez kanpo uzteko proposamena aurkeztu dute Italiako Parlamentuan

  • Larunbatean istilu gogorrak piztu ditu Erroman COVID-19 pasaportearen aurkako manifestazioak. Forza Nuova eskuin muturreko alderdiak protestak probestu ditu CGIL Italiako sindikatu handienaren egoitza erasotzeko.

Maurizio Landini CGIL sindikatuko idazkari nagusiak faxismoaren aurkako manifestaziora deitu du. / Argazkia: @cgilnazionale

2021eko urriaren 13an - 08:33
Azken eguneraketa: 10:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mugimendu neofaxista oro legez kanpo uzteko proposamena aurkeztu du Alderdi Demokratak (PD) Italiako Parlamentuan. Astelehenean aurkeztu dute mozioa, larunbatean Erroman izandako liskarren harira. Konstituzioak jasotzen du debekatuta dagoela Benito Mussoliniren desegindako Alderdi Faxista berrantolatzea. Beraz, Mario Draghi lehen ministroari eskatu diote agindu hori betearazteko. Aurrez arau hori erabili izan dute alderdi batzuk legez kanpo uzteko, 70eko hamarkadan, esaterako.

Oraingoan, Forza Nuova eskuin muturreko alderdia legez kanpo utz dezaten eskatu dute, larunbatean istilu larriak eragin baitzituzten hiriburuan. COVID-19 pasaportearen aurkako manifestazioa baliatu zuten Erroman kaosa pizteko eta, besteak beste, CGIL Italiako sindikatu handienaren egoitza eta ospitale bat bortizki erasotu zituzten. Hainbat lagun zauritu ziren liskarretan, eta Poliziak hamabi pertsona atxilotu zituen, horien artean Forza Nuovako bi buruzagiak.

Manifestaziorako deia

Maurizio Landini CGIL sindikatu ezkertiarreko idazkari nagusiak salatu du larunbatekoa “demokraziaren aurkako erasoa” izan dela, eta horrelako mugimendu neofaxistak desegiteko beharra azpimarratu du. Datorren larunbaterako, urriak 16, manifestaziora deitu ditu herritarrak Mai più Fascismo (faxismo gehiago ez) lelopean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
2025eko urriaren 29
Faxismoaz

2025eko urriaren 13
Espainia

Eguneraketa berriak daude