Oso garrantzitsua da adin txikikoei mugikorrak debekatzea, eta hauxe da horren alde borrokatzeko momentua.
Hamabi urteko ume bati patxaran bat emanen zenioke? Kotxe bat gidatu dezake hamabost urteko neska batek? Zentzuzkoa iruditzen zaizu hamaika urterekin bozkatzea? Zigarro bat emango diozu hamalau urteko gazte bati? Begi onez ikusiko zenuke hamahiru urteko alaba MDMA kontsumitzen topatzea? Galdera horiek guztiak sentsazionalismo hutsa badira ere, ez daude gaur egun adin txikikoek mugikorrekin duten harremanen problematik urrun. Izan ere, erabat normala da ordenagailu baten boterea duen tramankulu bat erostea oso txikiak direnean. Merkatuaren logikan kokatuta, normala bihurtu da bigarren hezkuntzara heltzean, 12 urterekin gutxi gorabehera, umeei mugikor bat ematea. Bi arrazoi nagusik bideratzen dute erabaki hori: taldetik kanpo gelditzeko beldurra eta sozializazioaren beharra. Hala ere, gurasoon erosotasuna ere badago tartean.
Mugikorrek, pantailek oro har, umeengan eta adin txikikoengan dituzten ondorioak aski ezagunak dira: kontzentraziorik eza, gehiegizko estimulazioa, errealitatearen kontzepzio okerra, harreman sozialak garatzeko zailtasunak, arazo psikologikoak. Gainera, eduki ezegokietara heltzeko erraztasunak eskaintzen dizkie; besteak beste, pornografia, bortizkeria gogorra (bortxaketak barne), eredu matxistak, hezkuntza asmorik ez duten ereduak. Hipersexuala den gizarte baten ordena heteronormatiboa, kontsumismo basati eta arduragabearen gailentasuna eta mugarik gabeko bortizkeria. Oro har, hezkuntza sistema batek eta gurasoen lanak zailtasun handiz borrokatu dezaketen balore sistema oso bat, umeen autonomiaren eta ahots kritikoaren aurka doana modu zuzenean.
Kapitalismoaren estruktura ekonomikoarentzat oso errentagarria da gure seme-alabak pantailen menpe egotea
Osasun psikologikoaz gain, badira adin txikikoak mugikorretatik babesteko arrazoi sakonagoak ere, askotan alde batera uzten direnak: kapitalismoaren errentagarritasuna jokoan dago adin txikikoek teknologiarekin sortzen duten harreman horretan. XXI. mendean, interakzio soziala da aberastasuna sortzeko iturri nagusienetakoa, harreman sozialek, sareetan zintzilikatzen diren edukiek, argazkiek, denbora librean sortzen dugun iruditegiak... horrek guztiak sortzen baitu balorea gaur egun. Horregatik, interes ikaragarriak daude adin txikikoek autonomia gutxi izan dezaten mugikorrak kudeatzean.
Azpiegitura ekonomikoa oso gordina da: kapitalismoaren estruktura ekonomikoarentzat oso errentagarria da gure seme-alabak pantailen menpe egotea, beren harremanak, desioak, problemak eta penak publiko egiten, horiek etekin ekonomiko ikaragarriak sortuko dizkietelako enpresei. Mugikorrek umeak errentagarri egiten dituzte, langileria txiroa pantailei itsatsita egoteak gatazka sozial gutxiago ekartzen dituen bezala. Silicon Valley-ko goi mailako langileek dakitenez, haurren garapen kognitiboa pantailarik gabe gertatzen da.
Badira horren guztiaren kontziente direnak. Azken asteetan, Kataluniatik abiatuta, guraso talde aunitz antolatzen ari dira, eta eskatzen dute arautzeko mugikorren erabilera adin txikikoen kasuan. Espainiako hezkuntza ministroak, ordea, oso azkar esan zuen ezinezkoa zela itsasoari mugak jartzea. Hanka-sartze eta pragmatismo liberal horrek erantzun azkarra izan zuen Kongresuaren aurrean, adierazi baitzuten legegintzako herri ekimena bultzatuko dutela. Horri esker, abenduaren hasieran ministerioak proposamen bat luzatu die erkidegoei: lehen eta bigarren hezkuntzari dagokienez, debekatu egingo dute ikastetxean mugikorra erabiltzea. Lehen proposamen hori ez da aski: proposamenaren araudia eta irmotasuna erabakigarriak izanen dira.
Orain hasiko da benetako gatazka, eztabaida politikoan sakontzerakoan eta mugikorren industriaren interesen eta adin txikikoen eskubideen artean erabaki behar denean. Horregatik, oso garrantzitsua da adin txikikoei mugikorrak debekatzea, eta hauxe da horren alde borrokatzeko momentua. Muga gogorrak egonen dira horretarako, industriak ez duelako erraz amore emanen, baina haurtzaroaren eta adin txikikoen defentsa honen atzean helburu handiago bat dago: umeen autonomia ahalik eta urte gehienez bermatzea.
Nerea Fillat
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]