Mozal Legea indargabetzea eskatu du ELA-Ertzaintzak

  • Polizia sindikatu gehienak Madrilen Mozal Legearen alde egingo dutenean, ELA-Ertzaintzak adierazi du ondo ikusten duela legearen indargabetzea, lege horrek "askatasunei erasoz gain, herritarrei manifestatzeko eskubidea erabat mugatzen dielako", Europako Kontseiluko Giza Eskubideen arduradunek salatu izan duten moduan.


2021eko azaroaren 19an - 10:20
Azken eguneraketa: 11:39

Sindikatuaren ustez, gogoratu behar da gizarte zibilaren mobilizazio aldi luze baten ondoren ezarri zela Mozal Legea: "Protesta egin zen austeritate politiken, zerbitzu publikoetako murrizketen eta pentsio zein lan erreformen aurka, besteak beste". Manifestazio eskubide hori mugatu nahi zutela salatu du. Madrilgo deialdiarekin, "sindikatu korporatiboak eskuin muturraren jokoan erori dira".

Mozal Legearen ondorioz ezarritako zigor administratiboei dagokienez, sindikatuaren ustez benetako abusua dira: "Mlaka zigor administratibo ezarri dira; besterik gabe, herritar batek poliziaren ekintza eztabaidatze hutsagatik, nahiz eta desobedientziarik ez agertu".

 

"ELA-Ertzaintzaren iritziz poliziaren eginkizuna da herritarrak babestea eta horiek euren eskubideak egikaritzeko aukera bermatzea. Bestalde, sistema demokratiko batean ziurtatu behar da poliziak lana segurtasunez egin dezakeela. Baina Mozal Legea, inondik ere, ez zen sortu polizia babesteko, baizik eta herritarrei eragozteko botere politikoaren aurkako adierazpide kritikoak egin ditzaten".

Sindikatuak ongi ikusten du legea indargabetzeko eztabaida hasi izana eta Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten euskal alderdi politikoei galdegiten die aktiboak izan daitezela indargabetze horretan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude