Miren Jone Azurza Aristigieta hil da maiatzaren 16an 92 urterekin, Berriak informatu duenez. 1929an Donostian jaioa, euskal kazetaritza modernoaren aitzindarietako bat izan zen, baita euskal hedabide bat zuzentzen zuen lehen emakumea ere. Zeruko ARGIAko zuzendaria izan zen frankismoaren azken txanpan, 1969-1975 artean. Gerora ere kazetaritzan jarraitu zuen beste hamarkada batez, Deian.
Donostiako Antigua auzoan jaioa, Gasteizko Misiolari Sekularren egoitzan sartu zen 1950eko apirilean. Bi urteko prestakuntzaren ostean, irakasle hasi zen Avilako Residencia Ciudad Ducal ikastetxean, eta zuzendaria ere izan zen, Wikipediako biografian irakurri daitekeenez. 1950eko hamarkadaren amaieran, Vida Nueva aldizkari katolikoan idazteko proposamena egin zioten. Urte pare bat kazetari jardun ondoren, titulua ateratzea erabaki zuen. Praktikak Bilboko La Gaceta del Norte egunkarian egin zituen.
Kazetaritza ikastera Madrilera joan zen 60ko hamarkadaren hasieran: “Hiru urte egin nituen, ez nuen ezer ikasi baina titulua lortu bai. Hala ere, hango giroa arrotza zen. Ni beti izan naiz euskalduna eta abertzalea, han ez nenbilen oso gustura eta Donostiara itzuli nintzen lanari ekitekotan”. Etxean Zeruko Argia erosten zuten eta aldizkariko fraideei ere berehala utzi zien bere txartela; hauek handik bi urtera deitu zuten. Andoni Iturria zen orduan zuzendari eta Azurza erredaktorea, baina hark utzi zuen eta 1969an kaputxinoek azken honi eskaini zioten zuzendaritza. Aldizkariaren 400. zenbakia egin zuten 1970eko azaroaren 1ean eta zenbaki berezia eginez ospatu zuten.
“60ko garai hartan ere Zeruko Argia zen, baina Zeruko hizki txikiz eta ARGIA handiz agertzen ziren. Eliza eta erlijio kontuak biziak ziren garai hartan eta, beraz, bazen albisterik haien inguruan, baina beste gaien parean landu nahi ziren”, adierazi zien Xabier Letona eta Estitxu Eizagirreri.
Zeruko Argian hasi eta urtebetera zuzendari izendatu zuten. Garai hartan, Zeruko Argia iritzi-artikuluen bilduma zen batez ere. Miren Jonek argi ikusi zuen astekaria profesionalizatzeko eta modernizatzeko premia, kazetaritzaren genero guztiak lantzeko (elkarrizketak, erreportajeak...). Aldizkari zabala egin nahi izan zuen, euskaldun guztiek irakurtzeko modukoa; Mikel Atxaga lankide hurbila izan zuen ahalegin horretan. Erredakzio talde bat osatu zuten hainbat gaitan aditu zirenekin, eta laguntzaileak bilatu herrietan, tokian tokiko kronikak idazteko.
Ordurako, argitalpenak baserri girotik hirirako jauzia egina zuen jada. Mari Karmen Garmendia, Begoña Arregi, Carlos Santamaria, Rikardo Arregi, Nemesio Etxaniz, Txillardegi (Larresoro) eta beste asko ari ziren bertan idazten.
Aldizkariaren norabidea zela-eta izan zituen desadostasunak tarteko, Zeruko Argia utzi zuen eta Historia ikasketak egin Deustuko Unibertsitatean. Deia egunkarian ere aritu zen lanean, kulturaz eta Donostiako gaiez idatziz. Juan Olalde ezizenez iritzi zutabe bat ere bazuen.
Gerora, beste zenbait hedabidetan ere kolaboratu zuen: Garaia eta Muga-rako. 1990etik 1996ra, Jose Maria Setien gotzainaren prentsa bulegoan jardun zuen boluntario.
Ibilbide profesional horretan egindako lan guztiagatik, hainbat sari eta aitortza jaso ditu Miren Jone Azurza kazetariak. 2011. urtean, adibidez, Ohorezko Rikardo Arregi Saria jaso zuen, Inazio Agirrerekin batera. 2018. urtean, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.
Historia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. 1970eko hamarkada amaieran Deian hasi zen, eta 1990etik 1996ra Jose Maria Setien gotzainaren prentsa bulegoan lan egin zuen boluntario moduan.
Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]
Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.
ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
2025ean Guatemalan gutxienez kazetari bat hil dute eta beste bat desagerrarazi. Arriskutsua da kazetaritza lana egitea herrialde horretan, eta hala jaso du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak ere, maiatzaren 2an argitaratutako 2025eko Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapenean... [+]
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]