Egun on Euskadi saioan elkarrizketatu zuen Iban Garatek Miren Gorrotxategi. Galderak onak, erantzunetan poto. Gorrotxategik adierazi zuenez, eremu erdaldunduetako (Gasteiz, Bilbo, Iruñea…) ume euskaldunak “euskararen hegemonia absolutu batean” bizi omen dira, “burbuila %100 euskaldun batean sartuta”. Lotsagorritu gabe bota zuen, guraso batzuek “modu egoista batean, haurrak burbuila batean nahi dituzte, (euskarazko) trebeziarik gal ez dezaten”, haur erdaldunei “haien gabeziak estaltzen” lagundu beharrean. Ez zen hor amaitu errezitaldia. Gorrotxategiren esanetan, haur euskaldunen balizko “burbuila apurtzean, beste gauza batzuk sartzen hasten dira… Pluraltasunaren aberasgarritasuna onartu edo ez onartzean” omen datza guraso “egoista” horien kezka.
Edo bera bizi da burbuila batean, edo gezurra dario emakume honi. Biak ala biak politikari eskasaren ezaugarri. Demagun ez dela gaizto ari, ezjakintasunez baino. Bere burbuilatik irtengo balitz, Gorrotxategik ikusiko luke Hego Euskal Herriko herri eta auzo erdaldunduetan ezinezkoa dela “burbuila euskaldun” batean bizitzea, bai ostera itsaso zeharo gazteleradun batean. Batetik auzoko eta herriko biztanle txiki nahiz handi gehientsuenak erdaldunak direlako, eta bestetik, etxean bertan ere ez dagoelako “burbuilarik” osatzerik, era guztietako dozenaka gaztelerazko pantailez inguraturik bizi garelako. Apenas daukagu heldulekurik euskaraz elikatu ahal izateko, gaztelerazko eskaintza askotariko eta erraldoiaren azpian. Nola arraio osatuko dugu ba burbuilarik?
Pluraltasunak ez digu beldurrik ematen, baina uniformizazioak eta akulturazioak bai. Euskaldunak gara, eta Euskal Herrian (ez Santanderren edo Bordelen) geuk nahiz gure haurrek euskaraz bizitzeko eskubideari heldu nahi diogu, hori da dena, Gorrotxategi andrea. Gure haurrek oso azkar ikasi zuten gazteleraz “euskal” inmertsioko D ereduan bertan. Baina arazoa ez da hori, arazoa da eskola askotan gazteleraren erabilera hedatzen eta orokortzen ari dela D ereduan ere, eta gure haurrek euskaraz egiteko ohitura eta aukerak galtzeko arrisku handia pairatzen dutela, are gehiago etxetik euskaldun direnak sakabanatzen badituzte, euskaraz jardun ahal izatea ukatuz eta euron ama-hizkuntzarekiko uste etsigarriak eraginez.
Horregatik eskatzen dugu ez ditzatela sakabanatu, euren artean euskaraz egiteko aukera izan dezaten, eta bide batez, haur erdaldunen “gabeziak estaltzen” laguntzeko ere bai, normaltasunez eta patxadaz euskaraz jardungo duten haur multzorik gabe ezinezkoa baita haur erdaldunak euskaraz naturaltasunez mintzatzen hastea (hauen ikasprozesu orokorraren hobe beharrez).
Arnas Dezagun-en proposamenak bermatzen du pluraltasuna. Miren Gorrotxategirenak, aldiz, akulturazioa, menpekotasuna, asimilazioa eta uniformizazioa, hara!
Izan ere ez da pluraltasuna kezkatzen duena, gazteleraren erabateko hegemonia baizik. Argi geratu da kazetariak hezkuntza ereduaz galdetu dionean: “Nahi dugu gaztelerak presentzia gehiago izan dezan”, erantzun du. Hots, ez dute gazteleradunak ez diren beste haur erdaldunen hizkuntza gaitasunak, eta are gutxiago horien ama hizkuntzek kezkatzen. Hor konpon afrikarrak, europarrak, Asiatik etorritakoak… Soilik gazteleraren hegemonia eta nagusitasuna ditu kezka.
Gorrotxategi-eta espainolez bizi bitez lasai, inork ez die aukera hori ukatzen; dena dute alde inperioak prestatu dien burbuila erraldoi elebakarrean. Baina errespeta ditzatela Euskal Herrian euskaraz bizi nahi dugun familien eskubiderik oinarrizkoenak behintzat.
Eta utzi gezurrak zabaltzeari behingoz. Zintzotasun apur bat sikiera!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]