Mirabe jantzita, greba feministara batzeko deia egin dute LAB sindikatuko emakumeek

  • Margaret Atwood idazlearen “Handmaid’s Tale” eleberriko mirabe jantzia soinean, martxoaren 8ko grebara deia egin dute LAB sindikatuko emakumeek Bilbon.

(Argazkia: Ecuador Etxea)

2019ko martxoaren 01an - 15:00

Atwoodek sortutako distopian klase altuko familientzako haurrak erditzera dedikatzen diren mirabeen jantzia soinean, greba feministara deitu dute LABeko emakumeek. “Kapitala hautsi, bizitzari eutsi!” lemapean, sektore feminizatuen lan baldintzak eta gatazkak bistaratu dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzatik abiatu dute martxa, berdintasun planen porrota salatuz. Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin dute hurrengo geldialdia, garbitzaileen eta sektore soziokomunitarioko langileen gatazkak bistaratuz. Zara multinazionalaren ateetan, berriz, arropa ekoizpenari lotutako esplotazioa eta moda industriako langileen lan eskubide gabezia salatu dituzte. El Corte Inglés saltokira jo dute ostean, eta bertako langileen artean generoaren arabera dagoen soldata arrakala kritikatu. Epaitegietan eman diote amaiera ibilbideari, bertako lan baldintzak jo-puntuan hartu eta emakumeentzako justizia aldarrikatuz.

Ekintza bideoan jaso du Ecuador Etxeak:

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Greba feminista burutu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.


Kaleak betetzeko antolatu gaitezen

Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]


Gezurrak, iruzurrak eta manipulazioak Guardia Zibilak M8ko manifestazioaz idatzitako txostenean

Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]


2020-03-09 | Zuriñe Rodriguez
Zuriketa morea Gasteiztik at

"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]


Eguneraketa berriak daude