Mintzapraktiketako solaslagunen topaketa maiatzaren 30ean

  • Mintza Eguna izango da larunbatean Beran. Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herrian dinamizatzen dituen mintzalaguna taldeetako partaideek egun-pasa izango dute.


2015eko maiatzaren 29an - 11:44
2014an Izarran egin zuten egun-pasa. Argazkia: Goiena.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hamargarren Mintza Eguna izango da Berakoa eta bertako solaslagunek prestatu dute egun osoko egitaraua. 11:00etan emango diote hasieran egun-pasari, eta musika lagun, hamaiketakoa eskainiko diete Euskal Herriko edozein txokotatik hurbildutako mintzalagunei. Sabela bete ondoren bi ibilbide kulturalen artean aukeratzeko parada izango dute partaideek. Lehenengoan Beratik mendialdera joko dute eta bigarrengoan Itzea aldera hurbilduko dira Barojatarren berri izateko, besteak beste.

Kalejira poteoaren ondoren herri bazkaria, eta arratsaldean dantzaldia Malerrekako Oharkabe taldearen eskutik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Topagunea
2023ko urriaren 18
Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

2022ko azaroaren 30
Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
“Ahalduntzea ez dadila Euskaraldiarekin amaitu”

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!