Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

  • Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025eko apirilaren 7an - 09:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako estatuko deialdiarekin bat eginez, milaka pertsona bildu ditu mobilizazioak, eta “argi eta garbi” utzi nahi izan dute “etxebizitzaren arazoaren konponbidea ez dela higiezinen negozioa finantzatzen duten politikarien eskutik etorriko, baizik eta higiezinen sektorearen irabaziak murrizteko antolaketaren eta hobekuntza eraginkorren aldeko borrokaren eskutik”.

Manifestazioaren amaieran, Etxebizitzaren Sindikatu Sozialistak ohar bat irakurri du, etxebizitza “langile klasearen pobretzearen” funtsezko faktore bihurtu dela salatzeko. Antolakundearen arabera, prezio gero eta altuagoak, alokatzeko edo erosteko zailtasunak eta etxegabetzeen gorakada egiturazko arazo baten sintomak dira: “Gure miseria haien aberastasuna da”.

Sindikatuak adierazi duenez, etxebizitzaren arazoa arazo da soilik langile klasearentzat, “enpresarientzat eta errentarientzat dena ondo” doan bitartean. Etxebizitzaren arazoak zenbait kolektiborengan duen eraginari buruz ohartarazi dute, hala nola “gazte langileetan, emantzipatu ezin direnak” eta “pertsona arrazializatu eta migratuetan, miseria eta higiezinen arrazakeriari aurre egiten diotenak”.

Bozeramaileek kritikatu egin dituzte erakundeek arazoari emandako erantzunak, eta esan dute “arazoaren arduradun diren enpresariei botere gehiago ematea” ezin dela konponbidea izan. Salatu dutenez, egungo neurri politikoek “higiezinen negozioa indartzen dute”, eta beste batzuk, etxegabetzeak bertan behera uztea, esaterako, “faltsuak” dira edo ez dira nahikoak: “Prezioak mantsoago igotzea ez da horiek jaistea, baizik eta motelago pobretzen gaituztela bermatzea”.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.