Milaka familiak argindarraren fakturari aurre egin ezin diotela salatu du Bilboko Maizterren sindikatuak

  • Asteazken honetan pobrezia energetikoaren aurkako Europako eguna izan dela baliatuz, Bilboko Maizterren sindikatuak milaka eta milaka familia argindarraren fakturari aurre egin ezinik daudela salatu du.


2021eko otsailaren 17an - 09:54
Argazkia: Aditya Oberai
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Jaurlaritzak Pobrezia eta Gizarte Ezberdintasunen inguruan egindako azken inkestako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 200.000 pertsona baina gehiagok ezin dute neguko hilabeteetan tenperatura egoki bat mantendu etxean. Bilboko Maizterren sindikatuak azpimarratu duenez, 2008tik kopuru hori bikoiztu egin da eta "COVID19ak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz handitzen ari da".

Milaka familiek etxebizitzarekiko bizi duten arazoa pobrezia energetikoarekin guztiz loturik dagoela adierazi dute, eta bereziki emakumeen kasuan. "Etxe kaleratzeak eta berogailua ezin piztea arazo berdinaren bi aurpegi dira".

Urtearen hasieran, argiaren prezioak %27 egin zuen gora eta hiriko familia askori fakturei aurre egitea ezinezkoa egiten zaiela salatu du. Era berean, sindikatuko kideen ustez, Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak erakusten duten "pasitibateak"  energia eskubidea ezinezko bilakatzen du eta horregatik, norabide aldaketa bat "beharrezkoa" da. "Horniketa eteteen debeku erreala energia sektorearen publifikazioaren eta prezioen kontrolaren eskutik joan behar dira. Etxebizitza duin baterako eskubide unibertsala eta pertsona guztiek energiarako dugun eskubidea guztiz lotuta daude", azaldu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argindarra
2025eko urriaren 8
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Eguneraketa berriak daude