Arrakastatsua izan da Usurbilgo Kilometroak

  • Goizean goizetik Usurbilgo Udarregi ikastolak antolaturiko ibilbidea jendez mukuru bete da. Egun osorako euria zegoen iragarrita, baina jendeak, beste behin ere, erantzun bikaina eman dio Gipuzkoako ikastolen festari.


2015eko urriaren 5ean - 10:02
Joan Mari Torrealdai, soka eskuetan, hasierako ekitaldian (Argazkia: Kilometroak)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekitaldia Donostiatik abiatu den bizikleta martxa batekin hasi da, eta ondoren, 9:30etan, hasierako ekitaldia egin dute. Berau Joan Mari Torrealdai kazetari eta euskaltzaina omentzeko probestu dute, urte hauetan guztietan euskararen alde eginiko lanagatik.

Behin ibilaldia irekita, Usurbilera gerturatu direnek  kontzertuez eta beste zenbait jarduerez gozatzeko aukera izan dute.  Antolatzaileek azpimarratu dutenez, euren gogoa “guztiz asebeteta” dago, euskaltzaleek erantzun “ezin hobea” eman baitute. Zentzu horretan, urte osoan  eginiko lanak fruituak eman dituela nabarmendu  dute.

Bertaratutako agintari politikoek esanikoei dagokienez, Usurbilgo alkate Xabier Arregik azpimarratu du auzolanak antolaketan izan duen garrantzia, adieraziz herri guztia inplikatu dela aurtengo Kilometroak-en prestaketa lanetan. Horrez gain, hezkuntzaren alorrean inklusibitatea, parekidetasuna eta jasangarritasuna sustatzeko urratsak eman behar direla esan du.  

Eusko Jauraritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte hezkuntza legea “denon artean” garatzeko prest agertu da. Hitzokin kontent agertu da Arantxa Manterola, Kilometroak elkarteko lehendakaria, eta eragileekin bilerak egiten hasteko prest dagoela iragarri du.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kilometroak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!