Michel Riouspeyrous, Irulegiko mahastizaina: "Bihar ere, landareen erabiltzeko libertatea hartuko dut"

  • Asuna, iratzea edo azeri buztana erabiltzen ahal dira landareen azkartzeko edo eritasunetaz zaintzeko. Bainan prestaketa naturalak ez dira legearen gustukoak. Erabilpenaren baieztatzea galdegiten dute laborariek. Michel Riouspeyrous Irulegin mahastizain ari da eta bere mahatsondoen artatzeko bezala indartzeko erabiltzen ditu senda-belarren jusak.


2014ko maiatzaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Hainbeste urte huntan baliatzen dira landareak jendeen osagarriarendako eta laborantxan ere... Alternatiba onak badira. Landareen inguruan posibilitate gehiago balitaike segur ere, jendeen, kabaleen, kulturen alde. Ez da aski ikerlanik".

Landareekin lan egiten duzu. Zoin erabiltzen dituzu?

Bat baino gehiago erabiltzen dut: asuna, azeri buztana, zumea, 'rhubarbe', 'bourdene' eta zoldabelarra delakoak ere. Bizpahiru teknika badira erabiltzeko. Tisana gisa prestatzen ditut, ur beroarekin, erabiliko dituztan egunaren bezperan, landareak fragilak baitira, ez baitute luzaz irauten. Dekokzioan prestatzen ditut ere, uran irakinez 20 minutaz, zumearendako adibidez, barnean duen zilizioaren ateratzeko. Hemen ere bezperan edo doi doia erabili aintzin prestatzen dut. Baliatu izan ditut ere “purin” gisa, asuna edo iratzea, 10 egunez utziz usteltzen uran. Ondotik hedatzen dut mahastian. Asuna edo iratzea nihauk biltzen ditut. Beste landareak Bilboko herborista baten saltegian erosten ditut.

Nola hautatzen duzu zer eta zonbat erabili?

Egia erran nihaun iduriz ari niz. Mahastia pusatuz bezala, landare desberdinak erabiltzen ditut, zoldabelarra, azkartzeko; asuna, defentsen garatzeko; denbora hotza edo harria delarik, “valériane” landarea stress-aren kontra efetuak baititu bai eta zikatrizazioan laguntzen baitu. Ondorio zuzenak ez dira errexki ikusten. Prebentzio ideian baliatzen ditut. Bainan beste tratamendu klasikoak segitzen ditut ere: sofrea eta mitriola. Aromaterapia erabiltzen dut ere. Ez da erraiten ahal zerek zer efetu duen xuxen.

Dena lotua da, ainitz arrazoin izaiten ahal da landare baten problemetan. Baliatzen dut pentsatzen baitut zerbait ekartzen duela, dena den ez du efetu txarrik. Denak osagarri dira. Ekilibrio oso batean sartzen da eta landareak aterabidearen parte bat dira. Ainitz esperientzia badira sentsu hortan hego Ameriketan edo Asian. Europan, borroka kontestu batean gira eta informazio guti emana da bainan errealitatea da alta.

Bihar teknika horiek debekatuak balire...

Erabiliko ditut aintzina. Lege batzu izanik ere. Badakigu nor den gibelean, lobby kimikoa. Hainbeste urte huntan baliatzen dira landareak jendeen osagarriarendako eta laborantxan ere... Alternatiba onak badira. Landareen inguruan posibilitate gehiago balitaike segur ere, jendeen, kabaleen, kulturen alde. Ez da aski ikerlanik. Guhaur ere pixka bat brikolan ari gira. Bihar ere, landareen erabiltzeko libertatea hartuko dut gustuan. Ez da posible horren kentzea, bakotxak bere etxean erabiltzea. Zaindu behar dugu bakotxak libertate hori ukan dezan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-05-28 | Euskal Irratiak
Kanboko Marieniako eraikuntza proiektua gaitzetsi dute larunbatean

Kanboko Marieniako higiezin proiektuaren kontra bildu dira elkarte eta herritarrak larunbat honetan. Larunbatean, mahai inguru eta tailerren bidez herritarrak sentsibilizatu nahi izan dituzte Bouygues Immobilier agentziaren proiektuaren desmasiez.


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


2024-04-30 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs: "Zorrez itorik peko errekara doan etxalde batean kokatzen da antzezlana"

"Isiltasuna oztopo eta elkartasuna lagun, egungo mundu gordina" kontatzeko erronkari lotu da Axut! antzerki konpainia.


2024-04-26 | Euskal Irratiak
"Frantsesenia lizeoak ber filosofia atxiki du 70 urtez, tokiko laborantzari loturik"

Frantsesenia lizeoa, 70 urtez Ipar Euskal Herria barnealdeko laborarien formatzen.


Eguneraketa berriak daude