Memoria dugulako, ez dugu ezer ospatzeko

  • Zein izan daiteke euskaldunon egun nazionala? Horrelako zerbait behar al dugu euskaldunok? Zer irakurketa egin dezakegu geure iraganaz jendarte askeagoa eraikitzeko? Ez da gai makala euskal ikuspegi batetik. Gure ustez, barneratuta gauzkaten herrialdeen jai nazionalak nekez izan daitezke euskaldunok biltzeko egunak. Agerikoa denez, hori da urriaren 12an ospatzen den Hispanitatearen Egunaren kasua, euskaldun askok ez baitute inoiz lekurik izan hispanitatearen historian. Aldi berean, uztailaren 14a, galiar oilarra, Marianna, Garaipenaren Arkua eta francophonie kontzeptuek ez diete zirrararik eragiten beste hainbeste euskaldunei.


2020ko urriaren 07an - 17:35
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zer egingo diogu! Pierre Lancre euskaldun jatorriko epaile bordeletar eta XVII. mendeko Lapurdiko sorgin ehiztariak oso ondo zekienez, euskaldunak jende susmagarria gara; arriskutsuak, ez frantziarrak ez espainiarrak sentitzen ez garenak, ohitura bereziak ditugunak eta hizkuntza zailean mintzatzen garenak. Euskaraz inprimatutako lehen liburua Bordelen argitaratu zen, 1545ean. Eta Nafarroako legezko azken errege-erreginak ez ziren inolaz ere espainiarrak (ulergarria, orduko nafarrek ez baitzuten euren burua espainiartzat).

Urriaren 12a espainiar nortasunaren adierazpenerako egun nagusia da, Hispanitatearen Eguna, Espainiak azken koloniak galdu zitueneko krisi nazional sakonarekin lotuta dagoena, eta harrotasun nazional espainiarra berpizteko ahaleginetako bat izan zena. Ondorioz, Espainiak burutu zuen zibilizazio kanpaina erraldoia eta kristautasunaren hedapena hispanitatearen kontzeptuaren zutabe bihurtu ziren. Esploratzaile eta kolonizatzaileen ekintza gogoangarriek eta balentria militarrek kontzeptu hura finkatu zuten. XX. mendearen hasieratik ospatzen da 1492ko Aurkikuntza oroitu eta Espainia Ama Aberriaren protagonismoa omentzen duen jaialdia; 1918an Arrazaren Eguna izenarekin izaera ofiziala eman zitzaion, 1958tik aurrera Hispanitatearen Eguna izan da, eta 1987tik gaur arte, espainiarren egun nazionala.

Jatorriz, ospakizunak arrakasta nahikoa izan zuen Ameriketako lurraldeetan ere; azken urteetan, dena den, historiaren irakurketa kriolloak indarra galdu eta ikuspegi kritikoagoa zabalduz joan da horien artean. Espainian, aldiz, Francoren diktaduraren ostean, ezkerreko ahots kritikoak baztertu eta Felipe Gonzalezek, trantsizioaren heroiak, Espainiako egun nazionalaren izaera eman zion.

Gure historian zehar urrian gertatutakoak gogoratzekotan, oroitu gaitezen 1620ko urrian Luis XIII.ak, Nafarroako Erresuma, bere erakunde, legedi, artxibategi eta abarrak Frantziako Koroaren menpe jarri zituela; 1839ko urriaren 25ean, Espainiako Gorteek euskal hegoaldeko ohiko sistema politiko forala indargabetzeko atariko legea ezarri zutela; eta 1939ko urrian, Gernika-Lumok gerran garaile atera zen espainiar nazionalismoaren muturreko bertsio biolento eta baztertzailearen ordezkari nagusia, Franco jenerala, umeordetzat hartu zuela. Irainak jarraipena izango zuen, 1946ko otsailaren 13an diktadorea Gernikako seme kutun izendatua izan zelako, eta 1966ko martxoaren 23an hiriaren brillantezko domina eman zitzaiolako.

Argi dago urriaren 12ko espainiar nazionalismoaren jaiegunean euskaldunok ez daukagula ezer ospatzeko.

 

* Jon Argintxona Badiola, Gernika Memoriaren Lekuko plataformaren izenean

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


Martxa eta burujabetzak

Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]


2025-07-23 | Edu Zelaieta Anta
Ekarri seiko hori

Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.

– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]


Egia esan

Egia esan, ez dakit nola hasi zen, hedabideetan, kirolarien elkarrizketetan, egia esan errepikatzeko ohitura. Pilotariak, txirrindulariak, futbolariak… Aipamen hori egin ezean, gezurra esango zuten? Ebanjelioetako Benetan diotsuet imitatu nahia?

Hedabideetan ere agertu... [+]


2025-07-23 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (I)

Antza denez, dualista naiz, izan nahi ez dudan arren. Esaldia bukle bat da: izan nahi ez dudan zerbait naiz, orduan: nor da esaldian ezkutuan dagoen nia, dualista izan nahi ez duena? Edo, alderantziz, dualista dena da, hain zuzen, ni hori (izan nahi ez badu ere)? Nahaspila... [+]


Mutualitateen itzalean: langileen osasuna mehatxupean

Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]


Teknologia
Lehen mugikor adimentsua

Egungo bizimoduan “pertsona bat gailu bat” mantra bete dela argi dago. Gailu barik ere bizi daiteke, eta oso ondo bizi, baina aukera hori gutxi batzuen luxua eta/edo hautua bilakatu da.

Ezagun batek semeari lehen mugikor adimentsua eman behar ziola-eta, zenbait... [+]


2025-07-23 | June Fernández
Meloi saltzailea
Duintasuna

Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


Eguneraketa berriak daude