Mediterraneoko zulo beltzak ez du etenik

  • Europara iristeko saiakeran beste ontzi bat hondoratu da Mediterraneo itsasoan. 54 lagun erreskatatu dituzte baina oraindik 66 persona desagertuta daude.


2015eko abuztuaren 13an - 12:07
Erreskatearen argazki eta bideoak zabaldu dituzte Italiako kostazainek (Argazkia: Corriere TV)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

UNHCR Errefuxiatuen aldeko Nazio Batuen Agentziak gertakariaren berri eman du:

Itsasontzia Italiara bidean zihoan. Libiako hiriburutik, Tripoli, atera zen astelehen gauean. Hiru ordu geroago larrialdi abisua eman zuen, baina Libiako uretan zegoenez, Italiako kostazainek  ezin zutela erreskatatu esan zieten. Momentu horretan Libiara bueltatzen saiatu ziren, baina ontziko arduradunak ezetz esan zuen. Handik gutxira ontzia bitan zatitu zen. Bidaiarien erdiak ontzian mantendu ziren;  beste erdien berri ez dago oraindik.   Erreskate taldeak eguerdiko ordu bietan iritsi ziren tokira.

Erreskatatu dituzten lagunak Mali, Senegal, Nigeria eta Ganbiatik zetozen.

Italiako kostazainek erreskatearen bideo bat zabaldu dute.

Astelehenetik 1.700 pertsona erreskatatu dituzte Mediterraneo itsasoan, Corriere telebista italiarrak emandako datuen arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!