Martxoaren 3a, defendatu beharreko memoriaren barrikada

  • Letra eta irudiekin bildu ditu Errekaleor Bizirik!-ek Gasteizko Martxoaren 3ko gertakari lazgarriak. Igandean 43 urte beteko dira sarraskia gertatu zenetik, orduko irudiak erabili ditu auzo askeak Romualdo Barroso bizilaguna eta gainontzeko langileak oroitzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 01ean - 12:27
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

 

 

Igandean manifestazio nagusia 18:00etan abiatuko da Gasteizko Zaramaga auzotik..

Martxoaren 1ean, ostiralean, 17:00etatik aurrera hainbat ekimen izango dira auzoan:

  • 17:00 Hitzaldia: Martxoaren 3a eta autonomia (Beltza).
  • 19:00 Solasaldia: Martxoaren 3a gaur egunera ekarriz (Alitxu Martínez del Campo).
  • 21:00 Omenaldia: Romualdo Barroso zineman.
  • 22:00 Kontzertuak: 47 de Fevreiro, Konpost eta Zorriak.

Errekaleorreko bideoa eta abestiaren letra osorik:

Martxoaren 3a da
Errepresio krudela,
Berunez berrezartzea
Diruaren erregela,
Batzuentzat zauri latzak
Besteentzako kartzela
Martinez Ociok odolez
Idatzi zigun eskela
Burgesek jauregia
Eta zeruan partzela
Guk alienazioa ta
Intxaurrondoko kuartela
Argi ikusi genuen
Aurrekoetan bezela
Mende berri hontan ere
Desjabetuak garela

Martxoaren 3a da
Memoriari bisita
Non batzen diren Bentaundi,
Rojava eta Gernika.
Bienvenido Peredak
Utzi zuenez fabrika
Kale izkinan geratu zen
Txakurren balaz josita.
Berriro ikusten dugu
Burgesiaren taktika
Langileak anulatuz
Demokraziaz jantzita
Nahiz urtean behin manifa
Gera daiteken polita
Bihur dezagun borroka
Eguneroko praktika

Martxoaren 3a da
Iraultzaren oroimena
Francisco Aznar Clemente
Adieraziz kemena
Etorkizun oparoan
jarrita itxaropena
Langileriaren alde
Berak eman zuen dena
Asanbladarentzako
Botere guztia lema
Zuei esker mantendu da
Urte luzetan barrena
Zirriborratu zenuten
Non dagoen garaipena
Jarraitzea dagokigu
Zuek hasi zenutena

 

Martxoaren 3a da
Euskaldunon intifada
Defendatu behar dugun
Memoriaren barrikada
Beldurtu genituenez
Oldartu zen txakurrada
Jose Castillo hil zuten
Gure eskarmentu gisara
Begira nola aldatu
Diren gauzak kamarada
Zeozer aldatu dugu ala
Gu aldatu gara?
Gaur egunera ekarri
Behar dugu Zaramaga
Ez baita ezer aldatzen
Dena aldatzen ez bada.

Martxoaren 3a da
Mantxa gorria arropan
Romualdo Barroso hilik
Ta batzuk txanpaina kopan
Ustezko demokrazia
Saltzen diguten Europan
Langilearen odola
Eros daiteke eurotan
Ikasi genuen dena
Jar daitekela kolokan
Zuen odola zainetan
Zuen izenak ahotan
Borrokan erortzen dena
Bizi delako borrokan
Borrokan erortzen dena
Bizirik dago borrokan

 


 

 

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Eguneraketa berriak daude