Milaka ikasle atera dira kalera hezkuntza sistema propioaren alde, eta 12 ikasle atxilotu dituzte

  • Protesta eguna antolatu dute ikasleek "Euskal Herriak hezkuntza sistema propioa" behar duela aldarrikatzeko. "Eredu euskalduna, herritarra, askatzailea eta feminista", exijitu diete Euskal Herriko eragileei eta, oro har, hezkuntza komunitate osoari. Besteak beste, Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Baionan egingo dituzte protestak.

ARGIA @argia
2016ko martxoaren 17a
Gakoak
Kontzentrazioak egingo dituzte Iruñean eta Gasteizen atxiloketak salatzeko

8 ikasle atxilotu dituzte Gasteizen, eta 4 Iruñean

 

 

 

 

Lau ikasle identifikatu ditu Ertzaintzak Bilboko Hezkuntza Delegaritzaren aurrean egindako eserialdian

 

 

 

 

 

Hainbat ikasle atxilotzen ari da Ertzaintza
 

 

Istiluak izan dira Gasteizen eta Iruñean

 

 

Zutabeak Andre Mari Zuriaren plazan elkartu dira Gasteizen

12:00etan hiru zutabe abiatu dira Gasteizko txoko ezberdinetatik, Andre Mari Zuriaren plazan elkartu eta manifestazioari ekin diote.

 

Bilbon, elkartasuna San Mameseko Herri Unibertsitatetik aterarazi zituztenekin

Bilboko ikasleek 11:30ean hasi dute manifestazioa San Mameseko Unibertsitate ondotik. Astelehenean bertako Herri Unibertsitatetik irtenarazi zituztenei elkartasuna adierazi nahian, Ingeniaritza Fakultatea okupatu dute. Areatzan egin behar zituzten tailerrei ekingo diete.

 

Iruñean, abian da manifestazioa

Abian da Iruñeko manifestazioa. UPNren egoitza azpira iristean, txistuak eta "UPN kanpora" aldarriak nagusitu dira.

 

 

Europako bandera kendu dute Donostian

Europako bandera kendu dute Europa plazatik goizean goiz. Piketeak antolatu dituzte; "konforntazioa sortzeko, baina baita informazioa zabaltzeko ere". Ikasle Abertzaleek salatu dute ikasle batzuk identifikatu eta miatu dituztela, pankarta bat ere kendu diete. 11:00etan hasi dute manifestazioa Ibaetako campuseko aulatoriotik.

 

 

 

Ertzaintza azaldu da Gasteizko campusean

Gasteizko ikasleek piketeak antolatu dituzte; 8:30ean hasi dira. Ingeniaritza, Magisteritza eta Farmazia fakultateak eta Aularioa ixtea lortu dute, Hara ba!k jakinarazi duenez. Ertzaintza azaldu da, baina ez dira campusean sartu, horretarako baimenik lortu ez dutelako. Hala ere, ikasle talde bat eduki du paretaren aurka, kontrolpean. 12:30ean hasiko dute manifestazioa Andre Mari Zuriaren plazan.

 

Iruñean goizean goizetik

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek goizean goiz hasi dute protesta. Piketeak antolatu dituzte.

 

 

Protestarako deia Euskal Herriko hiriburu eta herrietan

Ikasle Abertzaleek protestak antolatu dituzte, Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu nahian. Horretarako mobilizazioak antolatu dituzte Euskal Herriko hiriburu zein herrietan. Donostian egingo dute lehena, 11:00etan.

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Ikasle mugimendua

Ikasle mugimendua kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude