Marotok dio etxebizitza bat alokatu duela erroldatuta dagoen Sotosalbos herrian

  • Sotosalbosen (Segovia, Gaztela) "askotan" ikusiko zaiola eta lehenago ere egona dela ziurtatu du Gasteizko alkate ohiak. PSOEk idatzia sartu du herriko Udalean Marotoren erroldari baja ematea eskatuz, "erroldatze desegokiarengatik".


2019ko abuztuaren 2an - 15:08
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Javier Marotok asteazkenean hitz egin zuen lehendabizikoz Gaztela eta Leongo Sotosalbos herrian egin duen erroldatzeaz. Ordurako senatari zen Gaztela eta Leongo komunitatearen ordezkari bezala. "Ni Gasteizen bizi nintzen eta Sotosalbosen erroldatu eta etxebizitza bat alokatu dut", adierazi du Marotok. Gaztela Eta Leongo PPrekin konpromisoa hartzea erabaki duela eta herrian "asko" ikusiko zaiola esan du. "Han egon naiz, eta jarraituko dut joaten, udan atseden hartuko badut ere".

Sotosalbosen PPk gobernatzen du, eta Marotok herriko PSOEren zinegotzi bakarraren aurka egin zuen. Zinegotzia ez dagoela herrian erroldatuta eta ez dela han bizi salatu du. Legeak ez du horrelako baldintzarik eskatzen, baina bai senatari izateko.

PSOEren salaketa

Ostegunean, Gaztela eta Leongo PSOEk idazkia aurkeztu du Sotosalboseko Udalean. "Erroldatze desegokiagatik" Gasteizko alkate ohiari erroldan baja ematea eskatzen du idatziak. "Legeak dioena eta herritar guztiok bete behar duguna da erroldatzean ohituraz eta egiaz tokian bizi beharra dagoela. Eta Maroto ez zen Sotosalbosen bizi. Hain zuzen ere, apirilaren 28an Arabatik aurkeztu zen kongresurako hautagai bezala".

Eskuina ere haserre

Marotoren erroldatzeak hautsak harrotu ditu. Baita eskuinean oro har eta PPren barnean zehazki. Komunikabideek alderdikide askoren artean haserrea zabaldu dela diote. Izan Marotok egin eta PPko buru Pablo Casadok sustatutakoa dela, eta izan horren kudeaketa publikoagatik, alderdiaren irudiari kalte egiten ari zaiolakoan. Eskuinaren komunikabideetan ere kritikak ugariak dira. Esaterako, La Gaceta-k iruzkin oso gordina argitaratu du, “El caso Maroto: así no, Pablo” izenekoa. Edo El Español-ek Marotoren 2011ko txioak berreskuratu ditu bere kontraesanak agerian utziz. "Laguntza sozialak jasotzen dituzten zortzi pertsonetatik bat bera ere ez da bizi esaten duen tokian. Erroldan baja emango diogu iruzur egiten duen orori", dio batean. "Zero tolerantzia modu irregularrean erroldatzen direnekin laguntza sozialetarako sarbidea izateko soilik", bigarren batean:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!