Le Pen, RN: “Prest gaude boterea erabiltzeko”

  • Batasun Nazionaleko buruak, Macronek Frantziako Asanblea Nazionala disolbatu eta hauteskundeak deitzeko harturiko erabakia jakin eta berehala hitz egin du, alderdi ultraeskuindarrak Europako hauteskundeetan emaitza ikusgarriak izango zituela baiezkotzat emanda.


2024ko ekainaren 10an - 00:55

“Prest gaude boterea erabiltzeko frantziarrek gugan konfiantza jartzen baldin badute datozen hauteskundeetan”. Marine Le Penek kanpaina bat bukatu orduko bestea hasi du, Macronek bere alderdiaren porrotaren aurrean hauteskundeak deitzeko erabakia hartu eta berehala.

Pozik agertu da buruzagi ultraeskuindarra, lehen inkesta eta proiekzioek sekulako gorakada eman baitiote Jordan Bardella hautagai gaztea zerrendaburu duen  Batasun Nazionalari (RN) Frantziako Estatuan.

“Prest gaude herrialdea berrezartzeko, prest frantziar herriaren interesak defendatzeko, prest masa immigrazio honi amaiera emateko"

“Prest gaude herrialdea berrezartzeko, prest frantziar herriaren interesak defendatzeko, prest masa immigrazio honi amaiera emateko. Gure lehentasuna baita frantziarrek eros ahalmen gehiago izan dezatela, baita berrindustrializazioa ere. Sinpleki esanda, prest gaude Frantzia biziberritzeko”, esan du bere zaleen txalo zaparrada eta oihu artean.

Baina Le Pen harago joan da bere adierazpenetan, eta izaera “historikoa” eman die Bruselan “mugimendu patriotikoen” garaipenari. Hala, “hainbeste sufrimendu eragin duen parentesi globalista” itxi eta Europako “herri eta nazio guztien egunsentiari" ongi etorria egin dio eskuin muturreko agintariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2024
Ehunka lagun elkartu dira Baionan eskuin muturraren kontra

Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.


2024-06-13 | Euskal Irratiak
Mixel Esteban hautetsi ekologista
“Ekologia ez da modan, gure bozkak alderdi sozialistara joan dira”

Bigarrenetik seigarren postura erori da Berdeen alderdia Ipar Euskal Herrian, Europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 2019ko hauteskundeen datuekin alderatuta, 10.000 boz galdu dituzte; hots, %17tik %7ra pasa dira.


Etxebizitza merkantzia bihurtuta, ultraeskuinari atea ireki dio Europak

Etxebizitzen eta alokairuen prezioek mugarik gabe jarraitzen dute gorantz eta milioika lagun egoera oso prekarioan utzi ditu horrek: gazteek ezin dute emantzipatu, herritar asko euren auzotik ostikoka bota dituzte, eta beste askorentzat infraetxeak partekatzea da irtenbide... [+]


Eguneraketa berriak daude