Mariano Ferrerren kazetari-lana aztergai EHUren Udako Ikastaroetan

  • “Kazetaritza politikoa konpromiso sozial eta etiko gisa” izenburupean, Mariano Ferrerren (1939-2019) lana aztertuko dute ekainaren 22an eta 23an EHUren Udako Ikastaroetan. Besteak beste, Elixabete Garmendiak, Pilar Kaltzadak, Bernardo Atxagak eta Imanol Murua Uriak parte hartuko dute antolatutako hitzaldi eta mahai-inguruetan.

Mariano Ferrer, artxiboko irudi batean (argazkia: Dani Blanco).

2022ko ekainaren 09an - 17:45

Kazetaritzaren alderdi etiko eta politikoei buruzko gogoeta egitea: hori da EHUren Udako Ikastaroetan Mariano Ferrerren lana abiapuntu hartuta antolatu duten bi eguneko programazioaren abiapuntua. Horretarako, Ferrerrek egindako kazetari-lanaz gain, profesional gisa ze oinarriren gainean aritzen zen aztertuko da, baita haren metodologia ere.

Txemi Apaolaza Gizarte Antropologian doktoreak eta EHUko irakasle erretiratuak zuzendutako ikastaroa publiko zabalari bideratuta dago, unibertsitateko ikasleetatik hasi eta kazetaritzan lanean ari direnetaraino, baita landuko diren gaietan interesa duen publiko orokorrari ere.

Ekainaren 22ko eta 23ko goiz-eguerdiak hartuko dituen programaren barruan, Ferrerren lanaren hainbat alor izango dituzte aztergai. Besteak beste, kazetari donostiarraren kazetaritza-metodoari buruzko sarrera egingo du Maria Pilar Rodriguez Deustuko unibertsitateko irakasleak; informazio iturriak nola hautatu eta tratazen zituen aztertuko du Txema Ramírez de la Piscina EHUko irakasle eta kazetariak; Ferrerren kazetaritza politikoa izango du hizpide Ramon Zallo EHUko irakasle emerituak; eta zientzia politikoen alorreko begirada eskainiko du Pedro Ibarra EHUko irakasleak.

Ikuspegi akademikoez gain, informazioaren munduko profesionalek ere izango dute zeresana ikastaroan. Adibidez, Pilar Kaltzadak, Imanol Murua Uriak, Leire Iturregi Mardarasek eta Txema Ramírez de la Piscinak gaur egungo kazetaritzan zer aldatu den eta zerk jarraitzen duen aurreko garaien antzera eztabaidatuko dute.

Ikastaroaren bigarren egunean berriz, Ferrerrek mugimendu sozial berriekin izandako erlazioaz hitz egingo du EHUko Maitane Arnoso Martínezek. “Mariano Ferrer, kazetarion maisu” izenburudun hitzaldia emango du, bestalde, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak.

Ikastaroa borobiltzeko, Bernardo Atxagak eta Elixabete Garmendia Lasak hartuko dute hitza. Asteasuko idazleak “Zer egin zuen Mariano Ferrerrek kulturaren eta bizikidetzaren alde” izeneko hitzaldia emango du. Garmendiak berriz, ikastaroan landutako edukietatik abiatuta, bi egunetako bilana emango du.

Donostiako Miramar jauregian egingo da ikastaroa eta bi eguneko matrikularen prezioa 56 eurokoa da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza
2025-05-22 | Axier Lopez
Alemaniako Red.media hedabidea itxiarazi dute

ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]


Aldatu Gidoia: “EITB ordezkapen linguistikoan eta asimilazio kulturalean sakontzen duen tresna bilakatu da”

Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.


2025-05-05 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Kartzelara, herritarrak informatzeagatik?

2025ean Guatemalan gutxienez kazetari bat hil dute eta beste bat desagerrarazi. Arriskutsua da kazetaritza lana egitea herrialde horretan, eta hala jaso du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak ere, maiatzaren 2an argitaratutako 2025eko Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapenean... [+]


Euscool berriaren seinaleak?

Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Botere biguna desarmatzen

Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


2025-03-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Trumpen ‘Kultur Iraultzak’ beste gotorleku bat suntsitu du

USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Eguneraketa berriak daude