“Ikusi, ikusi hegazkin bat” zioen Xabierrek. “Zioen” eta ez “esan zidan”, esan zuen umeek dirudienez bizitzari orokorrean hitz egiteko gaitasun ederra dutelako. Helduek, akabo, beti norbait behar omen dugu. Xabierren esaldiari eutsiz hari esan nion: “Ez, ez Xabier ez zaitzala zeruak engainatu, ikusten duzun hori, benetan zer den esango dizut: lainoek baba jana izan dute eta puzker pila botatzen ari dira”. Irribarreak eta algarak: orainean.
Eta orainean jarraituz… Lur, Unai, Iker …” gauza bat esan nahi dizuet: hotza iritsi zaigu, hotza dago, parkean ere animaliak bizi dira, eta lurrean hosto pila daude, zera, gaueko katuentzat, jakin gauetan ilargiaren begiradapean katuak parkeko ziburuetan, txirristetan eta tirolinan bere erara ibiltzen direla, eta zera, nik etxe bat falta zaiela sumatzen dut, izoztuko diren beldur naiz eta hortaz, ze iruditzen hostoez eginiko etxola bat egiten badiegu gaueko parkeko katuei, eta hainbat eta hainbat izaki magikoei?”. “Ez daude izaki magikoak” erantzun zidan batek. Eta nik irribarretsu begietara begiratuz esan nion: “Etorri nirekin, ikusi zizare hau, ikusi bere gorputza, hementxe burua, hementxe bere tripa, ez du hankarik ez besorik eta ikusi, abiadura bizian mugitzen da, ez al dago ba errealitate horretan magia? Gu beso eta hanka gabe ezin gera mugitu… eta hauek txan-txan, magia eta mugimendua!”. Begiak bekokitik irteten zitzaizkion eta saltoka hasi zen hostoak pilatzen. Ordu luzez egon ginen orainean irudimenarekin landutakoa jorratzen, orainean.
"Ez zituzten ez Amazoneko kutxarik banatzen, ezta ere El Corte Ingleseko katalogoak postontzietara jaurtitzen, eta ez zituzten gizakiak beraien sosengatik desberdintzen"
Eta magiaren inguruan… Gabonak
Kultura nurtura-tik desberdinduz, kultura talde jakin batek izatez dituen ohitura, erlazionatzkeo era eta produktu sozial zibikoek osatzen duten errealitate aldakorraren batura dinamikoa da. Eta hor kokatzen dira Gabonak, eta nola ez ba Olentzero eta Mari Domingi. Eta Olentzero ba omen zen gizaki bat zeinak beharra zutenei ikatza banatzen zien. Ez zituzten ez Amazoneko kutxarik banatzen, ezta ere El Corte Ingleseko katalogoak postontzietara jaurtitzen, eta ez zituzten gizakiak beraien sosengatik desberdintzen. Hortaz: barka iezaguzue arren, ez gabiltza ondo ez; oker goaz. Agian ere kondaira magiko honek neoliberalismo krudelaren olagarroaren tinta beltza jaso du, agian. Zapuztuta omen gaude…
Gizakiok, koitaduak
Giza burmuinaren ezagutza neurtzen dutenek hau %10 inguruan kokatzen omen dute, hau da, gure burmuinetako funtzionamenduaren %10 soilik ezagutzen omen dugu. Eta ezagutzen dugun horretan hau dago ere: gizakioi ikus-entzunezkoen bitartez –irudien, pantailen eta bozgorailu desberdinen bidez, alegia– behin eta berriz gauza berbera errepikatzen badigute errepikatzen diguten hori barneratu, ontzat hartu eta horren arabera egokituko dugu gure kognizio, emozio eta jokabidea. Adibidez, Erdi Aroan, kristautasunean (egokiago izango litzake dogmen eta bulo-en araberako desberdinketa, baina ezinean orokortuko dut, barkatu) elizetako arte eta arkitekturaren bitartez, eta hainbat “sermoi” desberdinen bidez (hots, hura garaiko teknologia aurreratuena zen, eta gurea noizbait hala ikusiko dute) hainbat eta hainbat emozio, kognizio eta jokabide bideratu zituzten. Eta gaur egun berdin jarraitzen dugu.
Ohiturak, hedabideak eta mezu generikoa
Jakin badakigun arren salbuespen magikoak ere badaudela jarraian soilik sistematik bultzatzen den gizartearen Olentzeroren mezu generikoaz arituko gara.
Abenduak 23 izanda badakigu ere Olentzerok, Mari Domingik eta Galtza Gorriek denbora luze daramatela lan eta lan. Maila sozialean, gizarte estruktura desberdinek, jabetza antzeko dituzten hedabide anitzetatik orkestratuak horren berri ematen digute; horrela udaletxeak, eskolak eta hainbat eraikin publiko apaingarriz jantzi egiten dira; kaleak Gabonetako argiz betetzen dira; telebista, irrati eta hainbat medio horren berri ematen digute era desberdin askotara eta gehienak kontsumismoaren koordenaden arabera, hau da: ospa itzazue gabon oparoak salgai dagoena erosiz. Eta subjektu mailan ere aldaketak nabariak dira: etxeak apaingarri desberdinez betetzen dira eta norbanako askok ere bere kanpo itxura erabat txukundu nahi dute bai Olentzero, Mari Domingi eta Galtza Gorriengatik, eta ospakizun erlijiosoengatik ere. Eta gabon oparoak izateko helburuarekin eta 14. soldataren laguntzarekin edo gabe etxeetan kalkulagailuak ateratzen dira oparotasunaren jomugak eta helmugak norberaren sosei egokitzeko. Eta hortxe, erosi eta erosi, ez dadila Adan Smithek aipatzen zuen ikusezinezko eskua desagertu. Nik aukeran Adams familiako eskua nahiago.
Orain arte ados? Tira. Hurrengo urratsa eman aurretik hitz baten inguruko ñabardura. Hitza: motibazioa.
Neoliberalismoa guztiz onartzen duten coachen eta hainbat sasi jakitunen garai historikoa ere izanda, motibazioaren inguruan gauza bat azaldu nahiko nuke. Ezagutzak ( adibidez: Giza Zientziatan Lizentziatura, Psikologian Graduatua eta Doktorea), ni izatez naizen honek eta hainbat eta hainbat esperientziek ondo azaltzen laguntzea erregutzen diet guztiei. Eta hor noa, bihotzez: motibazioa norbanakoak izatez gustuko dituen helburuak (zilegiak, etikoak eta onak – karmaren inguruan beste momentu baten arituko gara–) betetzeko beharrezko duen energia egoki bideratzeko prozesua da. Orokorrean motibazio mota bi desberdintzen ditugu: barne motibazioa eta kanpo motibazioa. Kanpo motibazio zera litzake: astoaren azenarioa, hau da, eskaintzen diguten sariaren lorpenak mugiarazten gaituen prozesua. Adibidez: Gabonetako opariak lortzeko helburuarekin (oparia= azenarioa) jokabidea egokitzea (= astoaren ibilbidea). Eta barne motibazioa norberaren baitan inoiz agortzen ez diren azenarioz betetako landa eremua da, non azenarioak gustuko ditugun errealitateak burutzearekin bat agertzen diren. Adibidez ume batek irakurtzea gustuko duenean irakurtzen duen bitartean lortzen duen plazera litzake. Irakurtzea, edo futbolean jolastea edo instrumentu bat jotzea. Berdin zaigu, barne motibazioa denok dugu, soilik ereiten utzi behar zaigu. Bi motibazio hauen artean azenarioaren kokapena non dagoen ulertzea funtsezkoa da; hau da barne motibazioak ez dauka kanpo azenarioen beharrik, aldiz barne motibazioa aktibatzen ez denean eta astunak diren egin beharrak burutu behar ditugunean, ba, primeran datorkigu kanpo azenarioa.
Hortaz, hurrengo galdera botako dugu: opariak jokabide egokien azenarioak izanda eraginkorrak al dira bihotz onak lortzeko? Esku ikusezinak pozoitutako azenarioak jarri dizkigu ikatzaren ordez eta hortxe daude Olentzero, Mari Domingi eta Galtza Gorriak haserre.
Zergatik?
Lehenik, laburki gogora dezagun berriro ere kondaira: Olentzero mendian zehar baserriz baserri ikatza behar zutenei eskuzabaltasunez banatzen zien, inork ez zezan hotzik izan. Olentzerok berdintasuna, duintasuna eta magia zituen helburu. Kondairak kondaira, errealitateak errealitate, gaur egun hark txakurraren ipurdira bidaliko gintuzke. Zergatik?
Gurasoek ikatz hitzarekin zigorraren mehatxua erabiltzen dugu umeen jokabide asko zuzentzeko helburuarekin beldurra sortuz. Gabonetako “magian” ikusmira jarriz, neurri batean egunerokotasuneko magia alde batera utziz eta sosak pilatuz antolatzen ditugulako Gabonak.
"Gurasoek ikatz hitzarekin zigorraren mehatxua erabiltzen dugu umeen jokabide asko zuzentzeko helburuarekin beldurra sortuz"
Eta estrategia automatiko eta kolektibo horretan umeek izatez orainean egoteko eta orainean gozatzeko duten gaitasuna landu beharrean, eta barne landa eremutik azenarioak lortu beharrean, Gabonetako oparietan jartzen dizkiegu azenarioak umeei. Ene ama!
Duintasunaren inguruan. Gabonetako sosen joko horretan, gizarte mailan gero eta onagoa izan are eta opari egokiago izango ditugunaren araberako ideiarekin, zer gertatzen da diru gutxi duten familietan? Edo umeengan? Zer da sinestarazten dieguna? Hau da: azenario kaskarra lortzen dutenak azenario onak lortzen dituztenak baino okerragoak al dira? Sortu berri dugun Olentzeroren kondairaren birmoldaketa honetan erantzuna letra larriz “bai” da. Eta oihartzuna larriagoa da gainera, norberaren landa eremuko azenarioak ez dute sosik balio, soilik paper dirdiratsuan 24eko gauean datozenak baizik. Gainera Xabierrek, Unaik, Ikerrek, Lorenak, Amaiak….denek izatez badute orainean magikoki era duinean gozatzeko gaitasuna, hortaz, ez zapuzteaz arduratu beharko ginateke, hau da barne eremuak errespetatu beharko genituzke.
Eta azkenik, berdintasunaren inguruan eta abenduak 25ean kokatuz urtero, ume ekonomikoki aberatsenak dira Eguberriko eguerdian herriko plazan bere opari liluragarriak besteen aurrean aurkezten dituztenak gure ohitura neoliberalen arabera beraiek direlako jokabide eta izate egokiarengatik eredu lortutako opari oparoak medio. Aldiz, ekonomikoki aberatsenak ez diren umeak ez dira jada Eguberrian plazara jaitsiko lotsa dutelako, behin plazara jaitsi zirenean tristuraz beraien opari “txikiak” ekonomikoki aberatsenen opariekin alderatu zituzteneko barreak beraien izate eta egite zuzena zalantzan jarri zietelako, eta ez, ez dute hori berriro bizi nahi. Eta 25ean ezingo dituzte ezta lainoen baba janen puzkerrak ikusi begiak malkoz beteta dituztelako.
Ene ama.
Eta ni Mari Domingi izango banintz, izan nahiko nukeelako diot, zerutik hegan eginez herriko plazetara jaitsiko nintzateke eta nire irribarre ederrenarekin aberastasunaren koordenadak aldatuko nituzke, aberastasun ekonomikoaren ordez bihotzeko aberastasuna hizpide jarriko nukeelako. Eta horretarako sortu berri dudan tramankulu magikoa plaza erdian jarriko nuke eta Delfoseko orakuluak bezala, nireak ume bakoitzaren eskua sentituz eta norberaren bihotza aintzat hartuz banatuko lituzke opari magikoak. Eta ez, hauek ez ziren ez postontzietako katalogoetan aurkituko, hauek norberak orainean kokatuz magikoki bizitzaz disfrutatzeko baliabideekin lotura zuzena dutenak direlako. Eta bide batez Olentzerok berak galtza gorriekin eraman dezala esku ikusezina Marirengana eta hark erabaki dezala zer egin. Eta hala bedi!
Horrexegatik, umeengatik eta merezi dutenagatik, gora Gabonak lagunok.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]