Manifestazioa Miarritzen G7aren aurka

  • Ehunka pertsona batu dira larunbatean Miarritzen, abuztuan egitekoa den G7aren gailurra salatzeko. Abuztuaren 19tik 23ra egingo den kontragailurrean parte hartzera deitu du G7 Ez! plataformak.

     


2019ko uztailaren 15an - 09:20
Manifestazioa, Miarritzeko kaleetan. Argazkia, topatu.eus.

G7 ez! plataformak deituta, ehunka lagun bildu dira larunbata arratsaldean Miarritzeko kaleetan. “Euskal Herritik beste mundu bat sortzen” zioen mobilizazioa irekitzen zuen pankartak. Atzean, eragile, kolore eta aldarrikapen ugari, plataformak batzen dituen 47 eragileen ikuspuntuen eta borroken erakusgarri.

Manifestazioa Gare du Midi Biltzar jauregitik irten zen. Clemenceau plazatik igarotzean, kalea alderik alde zeharkatzen zuen zinta gorria apurtu zuten manifestariek. Puntu hori izango da gune gorriaren hasiera gailurraren egunetan, segurtasun maila gorena adierazten duena. Hain zuzen ere, agintariek Miarritze eta inguruak poliziaz eta militarrez gotortuko dituztela eta, hortaz, protestarako eskubiderik gabeko eremua izango dela salatu dute eragileek. Kasinoan amaitu nahi izan du G7 plataformak manifestazioa, baina suprefekturaren debekuaren aurrean Gare du Midira bueltatu behar izan dute manifestariek itxierako ekitaldia egiteko.

 

 

Gailurra eta kontragailurra

Larunbateko mobilizazioa abuztuko kontragailurrera deitzeko baliatu du G7 Ez! plataformak. Abuztuaren 24a eta 26a artean Alemaniako, Frantziako Estatuko, Erresuma Batuko, AEBetako, Kanadako, Japoniako eta Italiako agintariak elkartuko dira Miarritzen. Aurretik, hilaren 19a eta 23a bitartean, kontragailurra antolatu du plataformak Irunen eta Hendaian, “bestelako mundu bat eraikitzeko alternatibak” bistaratu eta eraikitzeko asmoz. Horrez gain, G7 Blokatu ekimenak gailurra bera oztopatzera dei egin du, “desobedientzia zibil masiboa” praktikatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7ren aurkako mugimendua
2020-06-09 | ARGIA
G7aren kontrako manifestari bat kolpatu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegian

Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian


Eguneraketa berriak daude