G7 Blokatu sortu dute, Biarritzeko gailurra desobedientziaz oztopatzeko

  • Abuztuaren 24tik 26ra egingo den goi-bileraren aurka egituratu da G7 Blokatu kolektiboa. Desobedientzia zibil masiboa izango du borroka tresna. Herritarrak deitu ditu ekimenetan parte hartzera.


2019ko uztailaren 03an - 09:49

Hainbat esparru eta sentsibilitateetako pertsonek osatu dute G7 Blokatu kolektiboa. “Jendarte zibiletik edo militantzia aktibotik gatoz eta mundu berriaren urgentzia daramagu bihotzetan, gailur honek ordezkatzen duen alderantzizkoa”, dio kolektiboak bere aurkezpen idatzian.

Biarritzen munduko zazpi estatu boteretsuenetako agintariak elkartuko dituen gailurra oztopatu nahi du G7 Blokatuk, “desobedientzia zibileko ekimen masiboen bidez, gailurrean parte hartzen duten jende eta ondasunen joan-etorriak trabatuz, baita blokatuz”. Horretarako, “elkartasuna, sormena eta parte hartzea” izango dira oinarria.

Gailurraren inguruan segurtasun neurri oso zorrotzak jakinarazi ditu Frantziako Gobernuak. Milaka poliziak babestuko dituzte agintariak eta gotortuko dute Biarritz. Kilometroetako segurtasun perimetroa ezarri dute gailurraren inguruan eta horren barnean ez da izango mobilizatzeko eskubiderik. G7 EZ! Plataformak bere jarduerak Hendaia eta Irunen antolatu behar izan ditu, Biarritzetik 30 kilometrora.

G7 Blokatuk debekuak ez onartzearen alde egiten du: “Gobernuak hartu dituen segurtasun neurriei ez obeditzeko deia zabaltzen dugu, setio eta eskubide gabeko egoerak gure lurraldean dekretatu dituztelako”.

“Mundu hobe baten alde” dauden Euskal Herriko eta munduko herritarrei egin die deia ekimen herritarrak: “Elkarrekin, irudika eta antola ditzagun zigorgabetasun osoz harro ibiltzeko asmoa duten aberats horiek trabatzeko ekimenak”. Ekimen horietako batzuk hasi dira publiko egiten. EHZ festibalean, esaterako, agintariak bilduko diren hotel eta ostatuen komunak buxatzeko modua pausoz-pauso azaltzen zuen esku-orria zabaldu zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7ren aurkako mugimendua
2020-06-09 | ARGIA
G7aren kontrako manifestari bat kolpatu zuen polizia epaituko dute Baionako auzitegian

Ekainaren 26an epaituko dute polizia Baionako auzitegian. Poliziak jaurtiriko flashballa aurpegian jasorik, manifestariak zauri larriak ukan zituen aurpegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian.


G7koen bileraren garaian atxilotutako gehienak errugabetzat jo dituzte

Defentsako abokatuek azpimarratu dutenez, prozedura akatsak egon dira haien aferetan. Azken auzia atzo iragan zen Baionako auzitegian


Eguneraketa berriak daude