Manifestazio jendetsu batekin oroitu dute Aitor Zabaleta

  • Ehunka lagun elkartu ziren ostiralean Aitor Zabaletaren omenez Bultzadak eta bestelako talde antifaxistek antolatu zuten manifestazioan. 25 urte bete berri dira ultraeskuindar batek Aitor Zabaleta realzalea hil zuenetik, eta hura gogoan, 19:00etan Bulebarretik abiatu zen manifestazioa. Realzaleak ez ezik, beste talde batzuen jarraitzaileak ere izan ziren bertan, eta beste biktima batzuk ere izan zituzten gogoan; Iñigo Cabacas, esaterako. Manifestazioaren amaieran, lore eskaintza bat egin zuten Bulebarrean. Gaur, larunbata, Ibaetako Aitor Zabaleta plazan jarri dituzte omenaldiko loreak, bere argazkiaren aurrean.


2023ko abenduaren 11n - 10:20
Ehunka lagun batu ziren Aitor Zabaletaren omenezko manifestazioan. (Argazkia: Olatz Balda)

Madrilen hil zuten Zabaleta, Atletico Madrilen eta Realaren arteko UEFA kopako kanporaketako neurketa ikustera joan zenean. Vicente Calderon estadioaren kanpoaldean, ultraeskuindar batzuk oldartu egin zitzaizkion, eta oldarraldi horretan, ultraeskuindarretako batek, Ricardo Guerrak, labankadaz hil zuen Zabaleta.

Realak hilaren 17an jokatuko du Anoetako hurrengo partida, Betisen aurka, eta aurretik omenaldia egingo diote Zabaletari, estadioaren kanpoaldean, 15:30ean. Bertsolariak, musikariak eta Zabaletaren lagun eta senide batzuk egongo dira omenaldian.

Hona hemen atzoko manifestazioko hainbat argazki:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Erorikoen monumentua eraistea eskatu dute Iruñean

Memoria historikoaren aldeko hemeretzi eragilek bat egin dute, Askatasunaren Plazako eraikina eraisteko eskatzeko. “Ezinezkoa da frankismoaren monumentu honi nortasun berri bat ematea”, azaldu dute.


2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Eguneraketa berriak daude