Aurrera jarraitzeko "egiturazko arazoak" aipatu dituzte erabakia hartzeko arrazoien artean, errelebo falta kasu. Talde prozesu baten ondotik eta 43 urteren ostean, erabaki dute aurten txosnarik ez muntatzea. Erabakiarekin desadostasunean dagoenik bada ordea, eta konpartsari jarraipena eman asmoz Mamiki Berria sortu dute.
Asteazkenean publiko egindako oharraren bidez, Mamiki konpartsa feministak aurten txosnarik jarriko ez duela jakinarazi du. Zintzotasunez, adierazi dute "une nahiko delikatuan" daudela eta ondorioz hainbat erabaki hartzera behartuak ikusi direla, aurten txosnarik ez muntatzea izanik erabakiotako bat.
Duela urte batzuetatik arrastaka zekartzaten egiturazko arazoak aipatu dituzte erabakia hartzeko arrazoien artean, "jarduera guztia dinamizatzeko eta artatzeko errelebo konprometituaren" falta, besteak beste. "Talde eragilean gutxi gaude, ez dugu denera iristeko indarrik eta ez dago erantzunik guk gure mamiki-unibertsoa deitzen diogunaren aldetik", diote. Azaldu dutenez, etengabeko ahalegina egin dute emakumeak Mamikiko konpartsakide izatera animatzeko, baina nahi luketen arrakastarik gabe. "Konpartsa dinamika proaktiboagoa eraikitzen saiatu gara, eta zikloa duintasunez ixteko azken ahaleginean, 43 urteko bizitzaren ondoren Mamikik merezi duen bezala, azken unera arte hainbat ate jo ditugu nahi genuen emaitza lortu gabe", irakur daiteke argitara emandako idatzian.
Hala bada, "horretarako hauspo nahikorik" ez dagoela iritzirik, aurtengo Aste Nagusian txosnarik ez muntatzea erabaki dute. Azpimarratu dute erabakia talde prozesu baten emaitza dela, eta baduela azken bileran bildu ziren konpartsakideen bermea. "Bertan, azken bost urteetako prozesua zehatz-mehatz azaldu genuen, eta argi geratu zen ziklo baten amaieraren aurrean gaudela, konpartsaren proiektuari agur esateko atarian".
Mamiki Konpartsaren balizko itxieraren zurrumurrua airean ibili da azken egunotan, eta ondorioz jazotako zenbait erantzunen gainean mintzatu nahi izan dira konpartsakideak. Albisteak "etorkizunari beste modu batera begiratu nahi diotela diruditen emakumeen 'ekintza' batzuk" eragin dituela aipatu dute, argi uzteko beraiek ez dituztela partekatzen "ez formetan, ezta edukian ere". Beren hitzetan, "ez dute zerikusirik sororitatearekin edota Mamikik aldarrikatzen dugun praktika feministarekin. Hala ere, ekintza horiek modu eraikitzailean eta barne mailan baloratu eta konpondu behar ditugulakoan gaude".
Pentsatzekoa denez, Mamiki Berria-ri egiten diote erreferentzia; "Mamikiko hainbat emakumez osatuko talde berregituratu" gisa aurkeztu dira, eta aste honetan atera dute manifestua, Mamiki Konpartsari eusteko asmoa agertuz. Bertan diotenez, txosna ez muntatzeko erabakia ez da hartu Mamiki osatzen duten guztiekin, eta Mamiki Berriak "egitasmoa zabaltzen saiatu" eta "orain arte guretzat gune seguru hau izan dena" berrantolatu nahi du. Asmo hori buruan, sinadurak biltzen ari dira, konpartsaren etorkizunari pultsua hartu eta bere bideragarritasuna ezagutzeko asmoz.
1979an sortu zen Mamiki Emakumeon Konpartsa, Aste Nagusian eta jai ereduan begirada feminista txartatzeko. Ordutik BEA Bizkaiko Emakumeen Asanbladak sostengatu du proiektua, 43 urteko ibilbidea eginez.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.
Bilboko, Gasteizko eta Donostiako herri jaietako ordezkariek agerraldi bateratua egin dute maiatzaren 8 honetan, txosnei jarritako zailtasunak salatzeko eta jai eredu herrikoa "desagertzeko arriskuan" dagoela ohartarazteko.
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.